Latinismo

Latinismoa latin hizkuntzatik hitzez hitz mailegatutako hitza edo esamoldea da, bereziki arlo akademikoan erabiltzen dena, hala nola alma mater, alter ego edo habeas corpus. Euskaltzaindiaren arabera, latinezko hitz-andana du euskarak mailegatua (hiztegietan jasoak daude): curriculum, curriculum vitae, corpus, campus... Horiek euskal hitzak dira dagoeneko, eta euskal hitzek bezala hartzen dituzte kasu-markak: curriculum vitaea bidali dut; corpuserako bildu dira... Baina badira euskarak bereganatu gabeko hitz eta joskerak ere: latinismo izenez ezagutzen dira orduan. Horiek egokiak eta erabilgarriak dira euskaraz ere, erregistro jasoetan batez ere, nazioarteko hizkuntza guztietan gertatzen den bezala.[1] Hona hemen horietako zenbait, adibiderako, baita euskarak bereganatutako latinezko hitzak:

A

  • Ab illo tempore. Euskaratua: «Sasoi hartatik, garai hartatik, aspaldidanik». Adibidea: «Ez dut gogoan noiztik, baina bi familiak ab illo tempore joaten dira elkarrekin oporretara».
  • Ab initio
  • Ad impossibilia nemo tenetur
  • Ad kalendas graecas. Euskaratua: «Kalenda grekoetarako». Esanahia: «Inoiz ez da egingo».
  • Affidavit: zuzenbidean, zinaren azpian emandako lekukotasuna.
  • Agenda («egin behar dena»).
  • Alias: izen berezi baten ordez erabiltzen den izengoitia.
  • Anno Domini (A.D.): («Jaunaren urtea». Jesukristoren jaiotzaren osteko urtea dela adierazteko. = K.o.=
  • Ante diem (a.d.) = "egun lehenago". Ante diem V Calendas Iulias = Ekaineko Calendak baino bost egun lehenago. Egun zehatza adierazteko antzinko erromatar modua.

B

  • Bis (errepikatzea edo zerbaiten aliterazioa).
  • Bis dat qui cito dat. "Bi aldiz ematen du azkar ematen duenak" esan nahi du. Euskarazko "Laster emaile, bitan emaile" esamoldearen parekoa. Latin esapide honek dio azkar ematea onberatasunaren seinale dela.

C

  • Campus (“zelai”. Bereziki bada lur laua, esate baterako, unibertsitateko campusak, lorategiak edo unibertsitateetako espazio berdeak dira).
  • Catedra (Latinez: ia beti marmolean edo harrian landutako jarleku berezia. Euskara bi zentzutan erabili ohi da: unibertsitateko irakasle batzuek lortzen duten lanpostua, maila goreneko lanposturari, katedra deitzen zaio. Bestalde, ex catedra esamoldea 'katedratik' adierazten du, hau da prestigio handiko toki batetik botatzen den iritzia edo mezua. Esate baterako Aita Santuak 'ex catedra' hitz egiten duenean, bere mezuak garrantzi berezia hartzen du katoliko guztien aurrean.
  • Cedant arma togae. Euskaratua "Armek togari lekua utz diezaiotela".
  • Curriculum vitae (pertsona baten datu akademikoen segida ordenatua, lan bat bilatzeko hautagaiaren meritu akademiko eta ibilbide profesionalaren laburpena da Curriculum vitae testu tipoa).

D

  • Damnatio memoriae. Euskaratua "oroimenaren zigorra".
  • Data (Latinismo bezala ez du bakarrik denbora adierazten, denborarekin batera leku bat aipatu ohi da ere bai. Bestalde, data, datu hitzaren plurala da; latinez datum singularra eta data plurala.
  • Doctor (doktore, unibertsitateari dagokionez, halako diziplina bati buruzko aditua eta titulu gorena duena, doktore tesia tribunal baten aurrean aurkeztu ostean...)
  • Ducunt volentem fata, nolentem trahunt. "Halabeharrak nahi duena gidatzen du, nahi ez duena arrastaka eramaten du" da hitzez hitz.

E

  • Ex (ohia, jada ez dena, nondik...) Esate baterako ex libris 'liburuetatik' adierazten du, hau da liburutegi bateko liburuetako bat dela adierazten du).
  • Extra (ohikoari buruz gehitutako zerbait).

F

  • Factotum (pertsona bat factotum dela esaterakoan, pertsona horrek denetarik egiten duela esan nahi du).

H

  • Habeas corpus
  • Habitat(Bizi da. Bizitokia adierazteko erabiltzen da, ekologia bezalako zientzietan ohiko hitza. Baita arkitekturan ere).
  • Habitus (Giza zientzietan eta zoologian erabiltzen da. Esanahia: ohitura edo maiz bizidun bat egiten duen zerbait).

I

  • Ibidem, Ibid. Ib. (leku berean)
  • Idem (berdin-berdina).
  • Index (indize bezala itzultzen da, edo aurkibidea. Ez hatz erakuslea baizik eta ia beti ordena alfabetikoarekin sailkatutako testu edo informazio bat. Ideiak planifikatzeko ere erabilgarria da).

L

  • Ludo (joko, edozein joko eta hortik adjektiboa: ludikoa).

M

  • Memorandum (batzuetan "memorandum" bezala erdaldunduta eta "memo" bezala laburtuta).

N

O

  • Opus (obra, oso ohikoa da kategorizazioan edo musika klasikoarekin lotzea).
  • Op. cit. (aurretik aipatutako liburu edo idazlan)

P

  • Pater familias (Aita; 'familian agintea duen gizona' zentzuan erabili izan da latinismo hau).
  • Premium (ezaugarri onenaren edo kalitate onenaren kontuan hartutako zerbait).

Q

R

S

  • Status (Pertsona batek edo talde batek komunitatearen barruan duen posizio soziala, prestigioa).

T

  • Timeo Danaos et dona ferentes.
  • Toga (herritar erromatarren soineko klasikoen izena izateaz gain, togak pasatu du epaileek askotan eramaten duten laneko protokolo-arropa).
  • Terminus ad quem: une horretaraino, zerbait bukatzen den une zehatza, edo helburua[2]
  • Terminus post quem. (Une horretatik ondoren)

U

V

  • Vale (erabiltzen da dagoen edo balioa duen zerbait).
  • Via (Bide edo bidez. Latinezko jatorrian via hitza da, errepide edo bide, alegia. Bide horiek, askotan, izena zuten, adb.: Via Apia).

Erreferentziak

  1. «latinezko esapideak nola - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-30).
  2. (Ingelesez) «Definition of TERMINUS AD QUEM» www.merriam-webster.com (kontsulta data: 2024-12-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.