Gutun eta antzekoetan bi forma hauek erabil daitezke:
Donostian, 1965eko ekainaren 13an.
Donostia, 1965eko ekainaren 13a.
Era laburtuan hauek dira forma egokiak:
2007/04/10
1982/III/07
1994-04-06ko Euskaldunon Egunkaria-n.
Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi behar direnean, berriz:
kasu markarik ez bada, urtarrilaren 10a zein urtarrilak 10 (Urtarrilak 10 egun dituela egituraren laburpena da azken hau); adibidez, datorren ostiralean, urtarrilak 10, ospatuko da urtemuga.
kasu-markaren bat jarri behar bada, berriz, beti egitura hau erabiliko da:
Hilaren 22an eta 29an.
Martxoaren 24tik 27 arte.
Datorren ekainaren 14an.
Gainera urtea ere jarri behar bada, era berean egin behar da:
1997ko martxoaren 18a egun tristea izan zen niretzat.
Azterketak Donostian, 2004ko urtarrilaren 15etik 17ra izango dira.
Bihar, 2009ko maiatzak 16, izango da ospakizuna.
Aposizioetan, honela eman daiteke asteko zein egun den:
Maiatzaren 17an, osteguna, etorriko da.
Maiatzaren 17an, ostegunean, etorriko da.
Maiatzaren 17an, ostegunarekin, etorriko da.
ISO 8601
ISO 8601 arauak datak irudikatzeko nazioartean adostutako modu bat[2] planteatzen du:
UUUU-HH-EE.
Beraz nazioarteko arau honi jarraiki, esate baterako, 2024ko maiatzaren 17a, horrela idatziko litzateke: