Merkataritza hiri oparo bat izan zen, bi ibilbide garrantzitsuren artean zegoena, eta ospetsua izan zen bere artile eta kotoizko oihalengatik. Funtsezko merkataritza- eta banketxe-gunea zen. Hiriaren aberastasuna sortzen zuten, batetik, oso ezaguna zen begientzako ukendu batek eta, bestetik, baita ere oso ospetsua zen eta hantxe bertan artile beltz bikainez eginiko kalitate handiko jantziek, esan bezala.
Bere eliza —zeinen hondakinak oraindik kontserbatzen diren— Asia Txikiko Zazpi Elizatako bat zen. Hauxe da Biblian ageri den Laodizea hiria.