Laila Youssifou Amsterdameko Bijlmermeer auzoan, 1996ko urtarrilaren 2an jaioa, aita ghanarra eta ama holandarra zituela.[1][2] Ingeniaritza ikasi zuen Delft-eko Unibertsitate Teknikoan. Arraunean lehiatzen den Herbeheretako emakume kirolaria da.[3] Bere herrialdeko bigarren arraun klub zaharrena den Delftsche Studenten Roei Vereeniging “Laga” klubeko presidentea izan da.
Udako Olinpiar Jokotan bi aldiz parte hartu zuen: zilarrezko domina bat lortu zuen Parisen 2024an, lau scull-eko proban Roos de Jong, Bente Paulis et Tessa Dullemans taldekideekin batera[4], eta seigarren postua Tokio 2020an, proba berean.
Munduko Arraun Txapelketan zilarrezko hiru domina irabazi zituen, 2022 eta 2023 urteetan, eta Europako Arraun Txapelketan sei domina, 2018 eta 2023 urteen artean.
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak