La línea invisible 2020ko Abel García Rourek sortutako sei ataleko minisaila da, Movistar+ katerako egina.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiak José Antonio Pardines guardia zibila hil zuen kontrol batean, 1968ko ekainaren 7an; handik ordu gutxira, guardia zibilek Etxebarrieta hil zuten. Ondotik, ETAk Melitón Manzanas hil zuen, polizia eta Gipuzkoako Brigada Politiko Sozialeko buruzagia. Etxebarrietak gertakizun horietara iritsi arte egindako bidea kontatzen du telesailak.[1]
Aktore-taldea
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Cliff de Hory-ren kritika zinea.eus atarian