1958. urtean sortu zen GoldStar izenez (koreeraz: 금성), Koreako Gerra ostean herrialdean bertan sortutako kontsumo elektronikaz hornitzeko. Hitachi multinazionalarekin zuen harreman onei esker, GoldStar Hego Koreako lehen irratiak ez ezik, telebistak, hozkailuak, aire-girogailuak eta arropa-garbigailuak ere ekoiztu zituen.[4]
1995eko otsailaren 28an beste bi konpainiarekin fusionatu zen: Lucky Chemical, GoldStar eta GoldStar Cable. Fusio honetatik Lucky-Goldstar agertu zen, geroago LGra laburtu zena.
1970eko hamarkada - 1990eko hamarkada
1970ean publikora zabaldu zen konpainia. Hortik gutxira, 1976. urterako, milioi bat telebista ekoizten zituen urtero.[5] 1982an Koreatik kanpoko lehen lantegia ireki zuen, Huntsville, Alabaman (AEB). 1994anLG Electronics izena eta bere gaur egungo logoa hartu zituen enpresak. 1999anZenith telebista ekoizle amerikarra bereganatu zuen, eta Philips LCD enpresarekin sozietate taldeaniztun bat ezarri zuen, geroago LG Display izango zenarekin.[6]
2000 - Gaur egun
2002anLG Electronics enpresatik banandu zen, izena mantenduz. Hortaz, esan daiteke GoldStar izenez hasi zen enpresa jadanik ez dela existitzen. Hala ere, 2005ean enpresa Mundu Marken zerrendan (ingelesez Top Global Brand deritzona) sartu zen eta 2006an % 14 hazi zen enpresa.[7]2009an bere kide den LG Display munduko LCD fabrikatzailerik handiena izan zen. Handik gutxira, 2010ean, telefono adimendun industriara sartu zen LG Electronics.
2012. urtean LG Electronics eta beste bost enpresek Europar Batasunak ezarritako isunak jaso zituzten. 1.470 milioi euroko isunetik 295,6 milioi ordaindu behar izan zituen LG Electronicsek telebisten prezioak ezartzeagatik kartel baten ia hamar urtetan zehar.[8] Urte berean munduko 84 hazbeteko lehen ultra-HD telebista ekoizten hasi zen enpresa.[9]
2015eanGiza Eskubideei lotutako tirabira batean izan zen enpresa, The Guardian aldizkariko Rosa Morenok, LGk azpikontratatutako telebista muntaketa fabrika bateko langilea izan zenak, idatzitako artikulu bat argitaratu zenean. Morenoren arabera, esku biak galdu zituen enpresan eta ez zuen jaso laguntza nahikorik.[10]
2017anLG Electronicsek demandak jaso zituen haien telefono adimenduen hardware matxuren kudeaketa zela eta. Hurrengo urtean enpresako telefono hauen produkzioa Vietnamera mugitu zen. Ordura arte Hego Koreako lantegietan ziharduten langileak beste fabrika batera mugitu ziren.[11]
2020an 4.400 milioi dolarreko galerak izan zituen enpresak eta, horregatik, hurrengo urtean LG Electronicsek telefono adimenduak egiteari utzi egin zion.[12][13][14] Urte bereko ekaineanYouTube plataformako Hardware Unboxed erabiltzaileak bideo bat argitaratu zuen, LGko ordezkari bat enpresak sortutako pantaila baten berrikuspena manipulatzen saiatu zela salatuz.[15]
Produktuak
Telebistak
LG Electronicsek munduko lehen Internet telebista ekoiztu zuen 2007an, Net Cast Entertainment Access izenarekin. Funtzionalitate gehiago inplementatzean, LG Smart TV izenarekin merkaturatu ziren 2011tik aurrera. 2013an enpresaren lehen OLED telebista merkataratu zen. Urte horretan, blog bateko erabiltzaile bat konturatu zen LG Smart TV telebisten pribatutasun-politikan ezarri gabeko datu batzuk LG eta haien kideei bidaltzen zizkiotela. Datu hauen artean ikusitako kanal eta emanaldiak ez ezik, telebistan txertatutako USB memoria gailuen barneko artxiboen izenak ere badaude.[16][17]
LG Electonicsek ekoiztutako telebisten urrutiko kontrolek Hillcrest Labsek sortutako Freespace teknologia erabiltzen dute keinu bidezko nabigazioa gauzatzeko, eta DragonNaturallySpeaking teknologia ahotsaren bidezko kontrola gauzatzeko.[18][19]2014. urtetik aurrera, LG Smart TV telebista batzuek webOSsistema eragilea erabiltzen dute.[20]
Telefonoei dagokionez, Hego Koreako merkatuan soilik aritu ziren 1995tik 2000ra arte, eta merkatu globalean 2021era arte. Haien produktuen artean LG Chocolate (2006) mugikorra zegoen, ukimen-pantaila teknologia zabaltzen hasi zena. LG Prada eta LG Shine mugikorrak (2007) munduko ukipen-pantaila kapazitiboko lehen telefono mugikorrak izan ziren.[21] Honek guztiak enpresak ukimen-paintailen aintzindari izatea eragin zuen.[22]
Enpresaren telefonoen artean nabarmenak dira LG Cookiea (2008), ukimen-pantailako prezio oneko mugikorra; Optimus serieko LG Optimus 2X (2010) eta LG Optimus 3D (2011) telefonoak, dual-coredun eta 3 dimentsioko pantailadun munduko lehen mugikorrak, hurrenez hurren; LG Flex (2013) telefonoa, enpresak egindako pantaila malgudun lehen mugikorra; LG G3 (2014) telefonoa, 1440p-ko pantailadun lehen mugikorra; LG V20 (2016) telefonoa, kalitate handiko kamera eta audioarekin; eta LG G6 (2017) telefonoa, 5,7 hazbeteko pantailarekin, 128 GBeko memoriaduna eta kalitate handiko audioduna.[23][24][25][26]
Esan bezala, 2021eko uztaileanLG Electronicsek bere telefono adimendu produkzioa alde batera utzi zuen. Erabaki hau Samsung, Oppo eta Xiaomi moduko enpresen lehia zela-eta hartu zen.[27][28]
Etxetresna elektrikoak
LG Electronicsek hozkailuak, arropa-garbigailuak, lehorgailuak, xurgagailuak, aire-girotze gailuak eta mikrouhin labeak ekoizten ditu. 2014ko ekainean enpresak sortutako etxetresna adimentsuak merkaturatu zituen Hego Korean. Tresna hauek HomeChat mezu zerbitzuaz baliatzen dira gailuak kontrolatzeko. Zerbitzu honek LINE erabiltzen du, Naver konpainiaren mezu aplikazioa.
2021eko abenduan, enpresak iragarri zuen arropa-garbigailu modelo berri bat probatzen zegoela. Modelo honek CO2 likidoa erabiltzen du detergente bezala, ur zikinik sortu barik eta gas hondakina sortzen. Bi urtetan zehar probatuko dituzte makina hauek, segurtasuna bermatzeko asmoz.[29]
Babesletzak
Enpresaren babesletza nabarmenetarikoak hurrengokoak dira: