L'Anse-au-Clair

L'Anse-au-Clair
towna
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
Geografia
Koordenatuak51°25′57″N 57°03′51″W / 51.4324°N 57.0643°W / 51.4324; -57.0643
Map
Azalera61,92 km²
MugakideakForteau (en) Itzuli eta Blanc-Sablon
Demografia
Biztanleria216 (2016)
Dentsitatea3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1825

L'Anse-au-Clair Ternua eta Labradorreko herri bat da, Kanadan, Labrador hegoaldean dagoena, hau da, probintziaren alde kontinentalean.[1] Herria 510 errepidean zehar dago, 3 km ingurura Quebec eta Ternua eta Labrador arteko mugatik. XVIII. mendearen hasieran sortu zuten frantses kolonoek.

Geografia

L'Anse-au-Clair Quebeceko Blanc-Sablon herritik 5 kilometrora dago. Herria San Laurendi golkoaren eta Belle Isleko itsasartearen ertzean dago.

Herriak 219 biztanle zituen 2021ean.[2]

Historia

Historiaurrean

Arkeologoek maritimo-arkaiko[3] eta palaeoeskimal[4] gisa identifikatutako herri indigenak izan ziren L'Anse-au-Clairreko lehen giza biztanleak, duela 7.500 urte inguru.[5]

Lehen pertsona haiek, ziurrenik, bizimodu migratzailea izan zuten, eta leku batetik bestera igaro ziren urteko zenbait unetan, baliabide naturalen uzta biltzeko: fokak udaberriko itsas izotzean, kostaldetik gertu; izokin atlantikoa udan, ibaietara errutera joan ahala; eta elur oreinak udazkenean, migrazioan aritzen direnean. Harria, hezurrak eta adarrak erabili zituzten, eguneroko tresnak eta bestelako objektuak egiteko.[5]

Euskal baleazaleak, lehen biztanleria egonkorrak

XV. eta XVI. mendeetan, europar esploratzaile eta abenturazaleek kostalde honetan itsas baliabide aberatsak aurkitu zituzten: bakailaoa, itsas txakurrak eta balea migratzaileak. Euskal arrantzale eta baleazaleak kopuruz iristen lehenetarikoak ziren.[5]

Euskaldunek balearen ehiza estazioak ezarri zituzten zenbait tokitan, Labradorreko kostaldean zehar.[5] Langune jendetsuena eta zabalena Red Bayn ukan zuten, gaur egun, L'Anse-au-Clairretik ordubetera autoz. Hamarkada luzetan egindako ikerketa arkeologikoaren eta artxibo lanaren ondoren, Red Bay UNESCOren Gizateriaren Ondare bihurtu zen.[6]

Aro modernoa

XVIII. mendearen amaieran, Ingalaterra eta Jerseyko arrantza enpresa komertzialak ezarri ziren Labrador hegoaldeko kostan zehar. Hasieran, urtaroko jarduerak ziren, udako eta udazkeneko arrantza denboraldietan soilik.[5]

XIX. mendearen hasieran, jokabide hori aldatzen hasi zen. Arrantzaleak eta familiak urte osoan hasi ziren kostaldean geratzen, eta gaur egun ezagutzen ditugun komunitateak jaio ziren, pixkanaka.

Jersey Mantxako kanaleko uharteko arrantzale eta merkatariak daude L'Anse-au-Clair hiriaren historiaren hastapenetan. James Dumaresq eta haren familia izan ziren erregistratutako lehen biztanle iraunkorrak, 1810 inguruan.[5]

Inguruko udalerriak

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Gouvernement du Canada, Ressources naturelles Canada. «Noms de lieux - L'Anse-au-Clair» toponymes.rncan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  2. (Frantsesez) Gouvernement du Canada, Statistique Canada. (2022-07-13). «Série « Perspective géographique », Recensement de 2021 - L'Anse-au-Clair (Subdivision de recensement)» www12.statcan.gc.ca (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  3. (Frantsesez) «Les Autochtones de l'Archaïque maritime» Heritage New Foundland & Labrador (web.archive.org) 1998 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  4. (Frantsesez) «Les Paléoesquimaux» Heritage New Foundland & Labrador (web.archive.org) 1998 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  5. a b c d e f (Ingelesez) «Heritage & Tourism» Town of L'Anse au Clair (web.archive.org) 2021-05-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  6. (Frantsesez) «Station baleinière basque de Red Bay» Unesco (whc.unesco.org) 2013-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak