Adarrakanimalia batzuek burualdean duten hezurrezko luzakina da, kopeta-hezurretik ernetzen dena. Adarkizko zorro batez estaliak izaten dira; era honetako adarrak betirako izaten dira, puskatzen badira berriro hazi badaitezke ere. Oreinengan eta mota bereko abereengan ez dago adarkizko zorrorik eta hezur apofisia larruz estalita dago; mota honetako adarrak urtero erortzen eta berritzen dira. Hainbat eratako tankerak dituzte.[1]
Cervidae: Oreinen adajea. Ez dira benetako adarrak; hezurrez eginak daude baina ez dira iraunkorrak, erortzen baitira, eta urtero berriro ateratzen dira.