Girafido (Giraffidae) artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako hausnarkariez esaten da. Oso hanka eta lepo luzekoak dira, okapia izan ezik. Buru luzexka zorrotza eta mutur zapala dute. Besagainean du gorputzaren garaierarik handiena. Adar labur iledunak izaten dituzte. 32 hortz eta bi behatzeko hankak dituzte. Afrikan bizi dira. Jirafa eta okapia dira espezie nagusiak
Sailkapena
Familiak bi subfamilia eta 24 genero, batzuk zalantzazkoak direnak, ditu.[1] Egun espezie bana duten bi genero baino ez dira geratzen.
Erreferentziak
Kanpo estekak