L'Événement (euskaraz: «Gertakizuna») 2021eko Audrey Diwan frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. 1960ko urteetako Frantzian girotua, abortu klandestino baten kontakizuna egiten du lanak, eta Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna nobela autobiografikoan dago oinarrituta.[1]
Filmak Veneziako 78. zinema jaialdiko sari nagusia, film onenaren Urrezko Lehoia, jaso zuen eta munduko zinema festibal zaharreneko aitortza nagusia irabazi zuen seigarren emakumezko zinemagile bilakatu zen.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Frantzia; 1963. Anne ikasle gazte eta ernea da, etorkizun oparoa irudikatzen duena. Haurdun dagoela jakin, eta konturatuko da eskuetatik ihesean doakiola ikasketak amaitzeko eta bere ingurune itogarritik alde egiteko aukera. Annek ekin egin beharko dio arazoari.[2]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak