Bertan Skye uhartera errepidez joateko pasabide bakarra den Skye Bridge zubia kokatzen da (beste modu bakarra 1995ean zubia eraiki zen arteraino, ferryz zeharkatzea baitzen), uharte hartan dagoen Kyleakin udalerriarekin elkarlotuz. Honela bada, Kyle of Lochals udalerria Skye uhartearen lehorreko ataria dela esan liteke. Eilean Donan gaztelu ospetsura joateko abiapuntu ezin hobea ere bada.