Dornoch

Dornoch
Dòrnach
Dornach
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Posta kodeaIV25
Geografia
Koordenatuak57°53′N 4°02′W / 57.88°N 4.03°W / 57.88; -4.03
Map
Azalera2,27 km²
Demografia
Biztanleria1.330 (2016)
Dentsitatea586 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
visitdornoch.com

Dornoch (Eskoziako gaeleraz: Dòrnach, eskozieraz: Dornach) Highland eskualdeko Sutherland konderrian dagoen herrixka eta udalerria da. 2011ko erroldaren arabera 1.208 biztanle ditu.

Geografia

Dornocheko fiordoaren barrenean, iparraldeko ertzean kokaturik dago, Morayko fiordoarekin bat egiten duen tokian. Gaelerazko izenak "Harri tokia" esan nahi du, ibaiak ekarri dituen harribilen gainean eraiki baitzen herria. Invernessetik 64 kilometro iparraldera dago.

Historia

Caithnesseko apezpikuen lurraldearen barnean zegoen eremu guztia eta gertu dagoen Skibo gazteluak kontrolatzen zuen. XIII mendean eraikitako Dornocheko katedralaren inguruan zabalduz joan zen herria. XVI mendean Skibo gaztelua John Grayri saldu zion apezpikuak honek protestantismoaren aurka borrokatu zezan eta gaztelu berria eraiki zuten herrian, Dornocheko gaztelua.

1727an Janet Horne erre zuten sorginkeria egotzita eta gartaera hau gogoratzen duen oroitarria dago herrian, Witch's Stone (sorginaren harri). 1902an trena iritsi zen. 2005ean Fairtrade town ("hiri justua") titulua jaso zuen.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Kanpo estekak