Kristau-ikasbidea, katixima edo dotrina kristau doktrinaren laburbilduma da, kristautuei eta umeei zer sinistu behar den eta zer egin behar den (sakramentuak, aginduak, etab.) irakasteko pentsatua.
Katixima grezierazko κατηχέω hitzetik ekarria da, euskaraz 'ahoz irakastea' esan nahi duena.
Lehenengoak greziar-erromatar misterio-erlijioetan, batez ere mitraismo berantiarrean, I. eta IV. mendeen artean agertu ziren.[1] Egun mendebaldeko kristautasunean ezagunak izan arren, ekialdekoan ere erabiltzen dute.[2]
Erreferentziak
↑Brashear, William. (1992). A Mithraic Catechism from Egypt. Verlag Adolf Holzhausens, 5 or. ISBN3900518076..