Krisma olio ezberdinak erabili ohi dira errito katolikoetan. Gaixoen olioa, gaixotasunen bat dutenei, lasaitasuna eta kontsolamendua emateko erabiltzen dute apaizek. Kristaugaien olioa; bataioan ematen da, kristau berriak jasoko duen babes zeinu bezala. Eta Krisma Santua esaten dutena sendotzan, apaiz bilakatzeko zeremonietan, eta aldare eta elizak kontsakratzeko erabiltzen da.[2]
Krisma gordetzen da krisma-ontzi izeneko ontzi liturgiko batzuetan.[3]