Kolonbiako geografia

Kolonbiako geografia
Kolonbiako mapa topografikoa(San Andrés eta Providencia gabe)
Kolonbiako mapa topografikoa.
(San Andrés eta Providencia gabe)
Azalera
Osoa 1.138.910 km²
Lehorra 1.038.700 km²
Ura 100.210 km²
Latitudea 4°0' N
Longitudea 72°0'W
Mugak
Venezuela 2.341 km
Brasil 1.790 km
Peru 1.494 km
Ekuador 708 km
Panama 339 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Ekonomia-eremu esklusiboa 200 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena 0 m (Pazifikoan eta Karibe itsasoan)
Puntu gorena 5.775 m (Pico Colón)

Kolonbia Hego Amerikako ipar-mendebaldeko estatua da. Ekialdean Venezuela eta Brasilekin du muga, hegoaldean Ekuador eta Perurekin, iparraldean Ozeano Atlantikoarekin (Karibe itsasoa) eta mendebaldean Panama eta Ozeano Barearekin. 1.141.748 kilometro koadroko azalera du, hots, Hego Amerikako herrialdeetan laugarrena eta munduko 26.a.

Ekuatoreak herrialdea zeharkatzen du baina lurraldearen %90 ipar hemisferioan dago. Muturreko puntuak Guajira penintsulako Punta Gallinasen (12° 30’ 46” N) eta Amazoniako trapezioan, Leticiaren hegoaldean, (4° 13’ 30” S) daude.

Eskualde naturalak

Sakontzeko, irakurri: «Kolonbiako eskualde naturalak»

Kolonbian bost eskualde natural daude, gehi uharteetako eskualde naturala.

  • Pazifikoko eskualdea. Herrialdearen mendebaldean dago. Ozeano Barearen eta Andeeen arteko lur zerrenda bat da, Panamako mugatik Ekuadorko mugaraino hedatzen dena. Batezbeste 150 km eskaseko zabalera du. Iparraldean mendigune batzuk daude (Baudó mendilerroa), baina gainerakoan itsasertzeko zabaldiak eta mangladiak nagusi dira.

Hidrografia

Magdalena ibaia Cundinamarca eta Tolima artean.
Atrato ibaia.

Kolonbian bi isurialde nagusi daude: Ozeano Barekoa eta Ozeano Atlantikokoa[1].

  • Pazifikoko isurialdea. 88.000 kilometro koadroko eremua du guztira. Iturriak Mendebaldeko mendilerroan eta Baudón daude. Ibai motzak baina emaritsuak dira. Arro nagusiak, hegoaldetik iparraldera, Mira (11.000 km²), Patía (24.000 km²), San Juan (20.000 km²) eta Baudó (8.000 km²) ibaienak dira.
  • Atlantikoko isurialdea:
    • Karibe isurialdea. 363.878 kilometro koadroko eremua du. Ibaien iturriak Andeen hiru mendilerroetan daude. Arro nagusia Magdalena-Cauca sistemarena da (270.000 km²). Erdialdeko eta Ekialdeko mendilerroen arteko harana zeharkatzen duen Magdalena ibaia Kolonbiako ibai nagusia da. Honen adarrik handiena Cauca da, Erdialdeko eta Mendebaldeko mendilerroen arteko haranetik behera datorrena. Isurialde honetako beste ibai garrantzitsu batzuk Atrato (35.000 km²-ko arroa) eta Sinú (17.000 km²-koa) dira. Karibe itsasotik 40 km eskasera dagoen eta 4.000 m baino gehiagoko gailurrak dituen Sierra Nevada de Santa Martatik behera oso ibai motzak eta lasterrak jaisten dira.
    • Maracaibo isurialdea. Ibai txikiak dira, Venezuelako Maracaibo lakura isurtzen direnak. Denetara 18.700 km²-ko azalera du eta ibai nagusia Catatumbo da (16.626 km²-ko arroa Kolonbian).
    • Orinoko isurialdea. 328.000 km²-ko azalera du. Ibai nagusia Orinoko da, 250 kilometroan Kolonbia eta Venezuelaren arteko muga egiten duena. Ibaiadar nagusiak Arauca (8.000 km²-ko arroa Kolonbian), Guaviare (140.000 km²-koa), Meta (112.000 km²-koa) eta Vichada (26.000 km²-koa) dira.
    • Amazonas isurialdea. 332.000 km²-ko azalera du. Ibai nagusia Amazonas da, 116 kilometroan Kolonbia eta Brasilen arteko muga egiten duena. Arroko ibai nagusiak Putumayo (54.000 km²-ko arroa Kolonbian), Caquetá ((200.000 km²-koa), Vaupés (38.000 km²-koa) eta Guainía dira.

Klima

Herrialde osoa tropikoen artean badago ere, oso klima desberdinak daude altitudearen arabera. Eskuarki klima eremu hauek bereizten dira[2]:

  • Lurralde beroak (tierras calientes), itsas mailatik 1.000 metroraino. Urteko batezbesteko tenperatura 24 °C-tik gorakoa izaten da. Lurraldearen %80 hartzen du: Pazifiko eta Karibe itsasoaren ertzeko zabaldiak, Cauca, Magdalena, Cesar eta Catatumbo ibaien haranak eta Amazonas zein Orinocoko ordoki zabalak.
  • Lurralde epelak (tierras templadas), 1.000 eta 2.000 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 17 °C eta 24 °C artean izaten da. Lurraldearen %10 hartzen du.
  • Lurralde hotzak (tierras frías), 2.000 eta 3.000 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 12 °C eta 17 °C artean izaten da. Lurraldearen %7,9 hartzen du.
  • Andeetako mortuak (páramos), 3.000 eta 4.500 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 6 °C y 12 °C artean egoten da eta gauez zero azpiko tenperaturak izaten dira.
  • Elur iraunkorrak (nevados), 4.500 metrotik gora. Tenperatura hotzak (urteko batezbestekoa 6 °C-ren azpitik), euri urriak, haize izoztu azkarrak eta elur-jasak izaten dira.

Gertakari naturalak

Lurrikarak izaten dira maiz, Andeetako eta Pazifikoko eskualdeetan batez ere. Izan ere Andeak Hego Amerikako eta Pazifikoko plakek talka egitean sortu ziren.

Sumendi ugari dago, batzuk aktiboak. Galeras sumendiak (4.276 m) 2009 eta 2010ean izan zituen erupzioak eta biztanle askok etxea utzi behar izan zuten[3][4]. Bogotatik 129 km mendebaldera dagoen Nevado del Ruiz sumendia (5.321 m) 1985ean piztu zen. Gailurreko izotza urtzean sortutako lohi isuriak 23.000 lagunen heriotza eragin zuen Armero herrian[5].

Datu orokorrak

Kokapena: Hego Amerikako ipar-mendebaldean, ekuatoreak zeharkaturik. Karibe itsasoarekin, Panama eta Venezuela artean, eta Ozeano Barearekin, Panama eta Ekuador artean, du muga.

Koordenatu geografikoak:

4°00′N 72°00′W / 4.000°N 72.000°W / 4.000; -72.000

Azalera:

  • osoa: 1.138.910 km²
  • lehorra: 1.038.700 km²
  • ura: 100.210 km²

Herrialdearen mugak:

denera: 6.672 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 3.208 km (Karibe itsasoan 1.760 km, Ozeano Barean 1.448 km)

Lurraldea: itsas bazterreko zabaldiak, mendiguneak erdialdean, Andeak, eta ordokiak ekialdean.

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: petrolioa, gas naturala, ikatza, burdina, nikela, urrea, kobrea, esmeraldak, hidroelektrizitatea

Lurren erabilera: (2018)

  • laborantza lurrak: % 37,5
  • baso lurrak: % 54,4
  • beste: % 8,1

Lur ureztatua: (2012) 10.900 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2000) 2.132 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazaritza-ura): (2000)

  • denetara: 10,71 km³/urte (%50/%4/%46)
  • per capita: 235 m³/urte

Arrisku naturalak: Mendialdean sumendi erupzioak; noizbehinkako lurrikarak; aldian behingo lehorteak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Read other articles:

Homai VyarawallaPenghargaan Foto Nasional Pertama - Prestasi Seumur Hidup 2010.Lahir(1913-12-09)9 Desember 1913Navsari, negara bagian Bombay, India BritaniaMeninggal15 Januari 2012(2012-01-15) (umur 98)Vadodara, Gujarat, IndiaKebangsaanIndiaPendidikanSir J. J. School of ArtPekerjaanPhotojournalistSuami/istriManekcshaw Vyarawala (d. 1969)AnakFarouq[1] Homai Vyarawalla (9 Desember 1913 – 15 Januari 2012), yang lebih dikenal dengan pseudonimnya Dalda 13, adalah foto...

 

Sporting event delegationEswatini at the2015 World Aquatics ChampionshipsFlag of SwazilandFINA codeSWZNational federationSwaziland National Swimming Federationin Kazan, RussiaCompetitors2 in 1 sportMedals Gold 0 Silver 0 Bronze 0 Total 0 World Aquatics Championships appearances19982001200320052007200920112013201520172019202220232024 Swaziland competed at the 2015 World Aquatics Championships in Kazan, Russia from 24 July to 9 August 2015. Swimming Main article: Swimming at the 2015 World Aqua...

 

iPhone 5PembuatApple Inc.SeriiPhoneJaringanGSM, CDMA, 3G, 4G LTEKetersediaan menurut negara 21 September 2012 Amerika SerikatKanadaBritania RayaPrancisJermanAustraliaJepangHong KongSingapura Dihentikan10 September 2013 (2013-09-10)PendahuluiPhone 4SPenerusiPhone 5C Dan iPhone 5STerkaitiPod Touch generasi ke-5TipeTelepon cerdasFaktor bentukBatangDimensi1.238 mm (48,7 in) H586 mm (23,1 in) W76 mm (3,0 in) DBerat112 g (3,95 oz)Sistem OperasiiOS 6.0CP...

American politician (born 1984) Chris DeluzioMember of the U.S. House of Representativesfrom Pennsylvania's 17th districtIncumbentAssumed office January 3, 2023Preceded byConor Lamb Personal detailsBorn (1984-07-13) July 13, 1984 (age 39)Pittsburgh, Pennsylvania, U.S.Political partyDemocraticSpouse Zoë Bunnell ​(m. 2015)​Children3EducationUnited States Naval Academy (BS)Georgetown University (JD)WebsiteHouse websiteMilitary serviceAllegiance&...

 

Pour les articles homonymes, voir Cunningham, Croly et Jennie June. Jane Cunningham CrolyBiographieNaissance 19 décembre 1829Market Harborough, Leicestershire, AngleterreDécès 23 décembre 1901 (à 72 ans)New YorkSépulture LakewoodNom de naissance Jane CunninghamPseudonyme Jennie JuneNationalité AnglaiseDomicile New YorkActivité Femmes de lettres, journaliste, auteureConjoint David G. CrolyEnfant Herbert CrolyAutres informationsOrganisation Sorosis, Fédération générale des clu...

 

Cet article est une ébauche concernant le Trentin-Haut-Adige. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Altavalle Noms Nom allemand Grossthal Administration Pays Italie Code postal 38092 Préfixe tel. 0461 Démographie Population 1 635 hab. (1er janvier 2023[1]) Densité 49 hab./km2 Géographie Coordonnées 46° 11′ 00″ nord, 11° 14′ 00″ est Superficie...

Traktat Aneksasi Jepang–KoreaTraktat Aneksasi Jepang-Korea 1910JenisTraktat aneksasiKonteksAneksasi Kekaisaran Korea oleh Kekaisaran JepangDimeterai22 Agustus 1910Efektif29 Agustus 1910Habis tempo22 Juni 1965 (1965-06-22), de facto 2 September 1945 (1945-9-2)Expiry22 Juni 1965 (1965-6-22)Penanda tangan Lee Wan-yong(Perdana Menteri Kekaisaran Korea) Terauchi Masatake(Gubernur Jenderal Korea; Kekaisaran Jepang) Pihak  Jepang  Kekaisaran Korea Raya Ratifikasi  Jep...

 

Pour les articles homonymes, voir Gallo. Max GalloMax Gallo en 2009.FonctionsFauteuil 24 de l'Académie française31 mai 2007 - 18 juillet 2017Jean-François RevelFrançois SureauDéputé européen3e législature du Parlement européenFrance (en)Parti socialiste25 juillet 1989 - 18 juillet 1994Député européen2e législature du Parlement européenFrance (en)Parti socialiste24 juillet 1984 - 24 juillet 1989Député françaisBiographieNaissance 7 janvier 1932Nice (Alpes-Maritimes, Provence-A...

 

Ethnic group Indian SingaporeansIndian Chettiar financiers in Singapore, circa 1920Total population 362,274 Singapore Resident population (2020)[1]707,4209.0% of the Singapore population (2018)[2]LanguagesEnglishTamil (official and majority)Malay (incl. Malay Chetty)SinglishChineseTeluguMalayalamPunjabiHindiBengaliMarathiGujaratiSindhiUrduReligionHinduismIslamChristianitySikhismBuddhismJainismZoroastrianismRelated ethnic groupsMalaysian IndiansChittyJawi PeranakanIndiansChindi...

此條目可参照英語維基百科相應條目来扩充。 (2021年5月6日)若您熟悉来源语言和主题,请协助参考外语维基百科扩充条目。请勿直接提交机械翻译,也不要翻译不可靠、低品质内容。依版权协议,译文需在编辑摘要注明来源,或于讨论页顶部标记{{Translated page}}标签。 约翰斯顿环礁Kalama Atoll 美國本土外小島嶼 Johnston Atoll 旗幟颂歌:《星條旗》The Star-Spangled Banner約翰斯頓環礁�...

 

The Wyatt FamilyErick Rowan, Bray Wyatt e Luke HarperMembriBray WyattErick RowanLuke HarperBraun StrowmanDaniel BryanRandy Orton Debutto7 novembre 2012 Anni attivi2012–20142015–2017 Progetto Wrestling Manuale La Wyatt Family è stata una stable di wrestling attiva in WWE tra il 2012 e il 2014 e, di nuovo, tra il 2015 e il 2017; il gruppo era originariamente composto da Bray Wyatt, Erick Rowan e Luke Harper, ma ne hanno fatto parte anche Braun Strowman, Daniel Bryan e Randy Orton. La Wyatt...

 

HelfensteinCountryCounty of Helfenstein[disambiguation needed]FoundedAround 1100FounderEberhard of HelfensteinCurrent headErnst Heinrich von HelfensteinFinal rulerGeorg I (Helfenstein-Blaubeuren)/Rudolph II (Helfenstein-Wiesensteig)TitlesCount, Freiherr, HerrDissolutionHelfenstein-Blaubeuren in 1517, Helfenstein-Wiesensteig on 20 September 1627Cadet branchesHelfenstein-Blaubeuren, Helfenstein-Wiesensteig The House of Helfenstein was a German noble family during the High and Late Midd...

Посёлоксанатория«Раменское» Общий вид на посёлок с севера 55°33′00″ с. ш. 38°18′38″ в. д.HGЯO Страна  Россия Субъект Федерации Московская область Муниципальный район Раменский Сельское поселение Сафоновское История и география Высота центра 125 м Часовой пояс UTC+3...

 

Professional sports hall of fame in Springfield, Massachusetts Basketball Hall of Fame redirects here. For other uses, see Basketball Hall of Fame (disambiguation). Naismith Memorial Basketball Hall of FameThe Hall of Fame in 2010Established1959 (organization)February 17, 1968 (facility)LocationSpringfield, MassachusettsTypeProfessional sports hall of famePresidentJohn DolevaChairpersonJerry ColangeloWebsiteOfficial website The Naismith Memorial Basketball Hall of Fame is an American history ...

 

American afternoon daily newspaper This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Chicago Daily News – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2020) (Learn how and when to remove this message) Chicago Daily News1901 adverting posterTypeDaily newspaperFormatBroadsheetOwner(s)Field Enterprises(1959�...

Disambiguazione – Se stai cercando altri significati, vedi Aeroporto (disambigua). Disambiguazione – Aeroporto internazionale rimanda qui. Se stai cercando la serie televisiva del 1985, vedi Aeroporto internazionale (serie televisiva). Pianta dell'Aeroporto di Milano-Malpensa: sono evidenziate le piste in grigio scuro, le strutture di supporto e le aree collaterali in grigio chiaro e i due terminal in nero Un aeroporto è un'infrastruttura attrezzata per il decollo e l'atterraggi...

 

Promozione 1971-72 Competizione Promozione Sport Calcio Edizione 5ª Organizzatore L.N.D.Comitati Regionali Luogo  Italia Formula 26 gironi all'italiana Cronologia della competizione 1970-1971 1972-1973 Manuale Nella stagione 1971-1972, la Promozione era il quinto livello del calcio italiano (il primo livello regionale). Il campionato è strutturato in vari gironi all'italiana su base regionale, gestiti dai Comitati Regionali di competenza. Promozioni alla categoria superiore e retroces...

 

Asahi ShimbunTipeSurat kabar harianFormatKoranPemilikMichiko Murayama, Shoichi UenoPenerbitKotaro AkiyamaPemimpin redaksiYoichi FunabashiDidirikanOsaka, 25 Januari 1879Bahasabahasa JepangPusat Osaka dan Chūō, TokyoSirkulasi surat kabar8.225.032 eksemplar (edisi pagi)[1]Surat kabar saudariKanagawa Shimbun, Nikkan Sports, International Herald Tribune/The Asahi Shimbun, The Asahi Evening News (20 Januari 1954-2 April 2001)Situs webwww.asahi.com Kantor pusat Tokyo Kantor pusat Osaka Asa...

Atahualpa Atahualpa dan saudaranya, Huáscar, adalah putera mahkota dari kerajaan Inka, Amerika Selatan. Ia dilahirkan pada tahun 1502 dan dikenal sebagai penguasa terakhir Kekaisaran Inka. Setelah kematian dari ayahnya, Huayna Capac pada 1525, pecah perang saudara antara Atahualpa dan Huáscar. Akhirnya, Huáscar tertangkap dan dibunuh dan Atahualpa menjadi maharaja penguasa Inca. Sebagai raja, ia dianggap sebagai keturunan dewa matahari dan berkuasa mutlak atas rakyatnya, tetapi diharapkan ...

 

В Википедии есть статьи о других людях с именем Олег. Олег Вещийдр.-сканд. Hélgi[1][2][3], церк.-слав. Ольгъ[3] Приношение Олегу дани покорёнными племенами (884). Миниатюра из Радзивилловской летописи, конец XV века Новгородский князь 879 — 912 Предшественник Рюрик �...