Pazifikoko eskualdea Panamako mugatik (iparraldean) Ekuadorko mugaraino (hegoaldean) hedatzen da. Ekialdean Mendebaldeko mendilerroak mugatzen du eta mendebaldean Ozeano Bareak.
Oso eskualde hezea da, munduko plubiometria handienetakoa duena: urteko batezbestekoa 4.000 mm-koa da, baina zenbait tokitan urtean 12.000 mm jasotzen dira. Oso ibai emaritsuek zeharkatzen dute eskualdea. Aipagarrienak Atrato, San Juan, Baudó, Mira eta Patía dira. Zingira eta mangladi zabalak daude[1].
Populazio-dentsitate txikia du. Hiri handienak Buenaventura, Kolonbiako itsas portu garrantzitsuena, Quibdó, Tumaco eta Guapi dira. Populazio beltza gehiengoa da.
Departamenduak
Chocó da bere lurraldearen gehiena eskualde honetan daukan departamendu bakarra. Departamenduko hiriburua Quibdó da.