Koktela, ingelesezko cocktail hitzetik, edari zenbait nahastuz, horietako bat gutxienez alkoholduna, prestatzen den edaria da. Edari alkoholdunez gainera, koktelen ohiko osagaiak dira fruitu-zukuak, tonikak, sodak, esnea, izotza eta fruitu zatiak. Kokteleria, edari desberdinak egoki nahasteko arte bat da.
Koktelak prestatzeko baldintzak
Kalitate oneko edariak erabili.
Beti metodo berdina erabili eta edari desberdinen proportzioak errespetatu.
Koktel motak
Koktel aperitiboak: Gosea pizteko erabiltzen diren edariak dira. Normalean fruta zukuak, hornigaiak ( belar usaintsuak, azalak, sustraiak, eta Bermuta, Bitterra, Martinia edo antzekoak.
Koktel digestiboak: Bere funtzio nagusia digestioan laguntzea izango da. Edari eta krema gozoak ematen dituzke koktel hauek, izozki eta esne-gainekin ere lagundurik izaten dira.
Trago luzeko koktelak: Gauean eta egunean zehar hartzeko moduko koktelak izaten dira, normalean pattar oinarri edo likore oinarri bat izaten dute, zuku freskoekin amaituak askotan. Trago luzeko kopa edo basoetan prestatzen dira normalean. Mojitoa, Daiquiria....
Koktel motak kantitatearen araberakoak
Trago luzeko koktelak: 20-30 cl.
Trago luze erdiko koktelak: 20-25 cl.
Erdi tragoko koktelak: 15-20 cl.
Trago motxeko koktelak: 10-15 cl.
Koktel baten prestaketan elementuak
Oinarria: Pattar bat izaten da, Whiskya, Vodka, Brandya, Tekila....
Eraldatzailea: Likore mota desberdinak, Likoreak, jarabeak, bitterrak....
(Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, ISBN9788428327534..