Izotza, ur solidoaren 15 faseak izendatzeko hitza da. Egoera hau 0 °C-tik behera agertzen da.
Antartika, "izoztutako kontinentea", izotzaren eremu handiena da munduan.
Etimologia
Aitzineuskaraz «karroin» (*karrone) esaten zen[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Hitz honek euskalki ezberdinetan baditu hainbat izen. Izenetako batzuk hemen agertzen dira:
Horma, karroina, leia [2] (gipuzkeraz: jela[3][4]), urdaibaialdean edurre...
Naturan
Mendietako glaziarretan topa ditzakegu izotz eta elurraren metaketak, urte osoan desagertzen ez direnak.
Itsasoetan, Hego eta Ipar Polo inguruetan bankisa eta izozmendiak ikus ditzakegu.
Izotz kirolak
Elurretanretan gizakiak eskia moduko kirol praktikak asmatu dituen moduan, izotzean ere izotz hockeya eta izotz patinajea burutzen ditu.
Gastronomian
Sukaldaritzan ere erabilgarria da izotza, edariak prestatzeko edo izozkiak egiteko.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak