Knock Knock (euskaraz Kas-Kas), 2015eko Eli Roth estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film erotiko bat da. Death Game (1977, Joko Hilgarria) filmaren berregokitzapena da. Keanu Reeves, Ana de Armas, Lorenza Izzo, Aaron Burns, Ignacia Allamand eta Colleen Camp aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Evan Webber (Keanu Reeves) arkitektoa Karen (Ignacia Allamand) emaztea eta artista arrakastatsuarekin zoriontsuki ezkondua dago. Emaztea eta beren haurrak hondartzara asteburu pasa joan eta, Evan eta bere Monkey txakurra etxean bakarrik geldituko dira.
Genesis (Lorenza Izzo) eta Bel (Ana de Armas) neska gazte eder eta erakargarriek Evanen etxeko atean kas-kas jo eta festa bat ospatzera doan helbide batengatik galdegingo diote. Evanek festa non den jakiteko inteneten begiratzeko fede onez bere etxera sartzen utziko die, eta honela gauza korapilatuz joango dira, Evanek etxea uzteko eskatuko die baina neskek Evan seduzitu eta azkenean hiruak sexu harremanak izaten amaituko dute. Baina hurrengo egunean esnatzerakoan, Evanek neskak oraindik etxean daudela eta ez dutela joan nahi ikusiko du, alegia, bizitza suntsitu nahi dioten psikopata arriskutsu batzuk direla.
Aktoreak
Kanpo estekak