Norvegierazko Kirkjuvagr izenak "eliza dagoen badia" esan nahi du. Ondorengo mendeetan izena aldatuz joan zen Kirkvoe, Kirkwaa eta azkenik Kirkwall bihurtuz.
Historia
Herriaren lehen aipamena Orkneyinga sagan agertzen da, 1046an. Bertan norvegiarren Orkadetako konkista kontatzen da eta Kirkwalli buruz dio Rögnvald Brusason Orkadetako Earlaren egoitza zela, zeina Thorfinn "boteretsua" osabak hil zuen. XII mendean St Magnus Katedrala eraiki zen eta ondoan apezpikuaren jauregia.
1468an Eskoziako koroaren esku gelditu zen uhartedia eta 1486an Jakue III.a Eskoziakoak errege burgo izendatu zuen. XVII mendean jauregi berria eraiki zen herrian. Patrik Orkadetako Earlak altxatu zuen Earlaren jauregia beharturiko langileak erabiliz. Earl honek Eskoziako historiako noble gaiztoenaren fama du.
Garraioa
Ferriek Aberdeen eta Lerwickekin lotzen dute, bai eta uhartediko gainontzeko uharteetako herriekin ere. Aireportu bat ere badu.