Erromatar mitologia eta erlijioan, Kirino[1] (latinez: Quirinus) erromatar estatuaren jainko goiztiarra da. Augustoren garaian, Jano jainkoaren epiteto bezala ere erabiltzen zen, Jano Kirino bezala.[2] Haren izena quiris sabindar hitzetik etor daiteke, zeinak lantza esan nahi duen.
Etimologia
Kirinok, ziur asko, hitzez hitz "lantza eskuan duena" esan nahi zuen. Beste interpretazio batzuen arabera, Sabinar herri Curesetik dator haren izena edota Cookek dion bezala quercus hitzetik ( hau da, haritza). Teoria honen arabera kiriteak haritz zurez eginiko lantza zeramatenak dira.[3]
Historia
Hasieran, ziur asko Kirino sabindarren gerraren jainkoa izango zen. Erroma inguruan sabindar herri bat zegoen, eta Kirinal mendian Kirinoren aldare bat eraikia zuten. Romulok Erroma sortzean, erromatarrek bertako jainkoa gurtzen jarraitu zuten, eta Romulo hiltzearekin batera Kirino Romulo jainkotua bezala gurtzen zuten.[4][5] Laster erromatar Estatuko jainko garrantzitsu bihurtu zen, hiruko kapitalinoaren aurrekari bilakatuz. Aurrekari honetan hiru jainko zeuden: Jupiter, Marte (garai hartan nekazaritza jainkoa zena) eta Kirino bera.[6] Hirukote honek hirukote kapitalinoari tokia utzi zion, hots, Jupiter, Junon eta Minervari. Denbora aurrera joan ahala, Kirino garrantzia galtzen joan zen erromatarrak antzinako estatuaren kultua ahaztu eta kultu pertsonalagoak jarraitzen hasi zirenean, hala nola, Bako, Zibeles eta Isisena. Hala ere, bere flamenak gurtzen zuen oraindik ere, Flamen Quirinalisak, ofizio honek aurrera jarraitu baitzuen flaminotza patriziar nagusi bezala.[7]
Irudikapena
Antzinako Erromatar Artean janzkera militar eta erlijiosoak zituen gizon bizardun bat bezala irudikatua zen. Hala ere, geroko arte erromatarrean ez zen irudikatua izan.
Erromatar Inperioaren gainbehera eta hainbat mendera, Kirinal muinoa beti boterearekin lotua izan da. Savoiatarrek Erroma hartu eta gero, bertan jarri zuten haien tronua, horrez gain, gaur egun bertan bizi da Italiako Errepublikako Presidentea.
Harry Potter eta Sorgin Harria liburuan antagonistaren izena Quirinus Quirrell da, Janoren epitetoa gogoratuz erabilitako izena, izan ere pertsonaia honek, Jano Kirinok bezala bi aurpegi zituen, Lord Voldemortekin elkarbanatzen baitzuen gorputza.