Kim Petras (Kolonia, Alemania, 1992ko abuztuaren 27a) alemaniar pop eta a capella abeslari eta letragilea da. Nazioarteko hedabideen arreta bereganatu zuen, sexu-trantsizioa oso gazterik egin baitzuen.
Biografia
Haurtzaroa
Kim Petras 1992ko abuztuaren 27an jaio zen eta bere gurasoek, Lutz-ek eta Konni-k, gizonezkoentzako Tim izena jarri zioten. Bi urte zituenean Kim Petras neska zela aldarrikatzen hasi zen. Ondorioz, bere gurasoak ulerkorrak izaten saiatu ziren, baina hala ere generoari dagokionez jantzi neutralak jantziarazi zioten. Gainera, laguntza profesional bila joan ziren eta Bernd Meyenburg ezagutu zuten Frankfurteko Unibertsitatean. Bernd haurrentzako klinika bateko zuzendaria zen eta transexualitatea ikertzen zebilen 1970eko hamarkadatik.
Musikagintza
2007an Petrasek bere burua abesten grabatu zuen eta bideoak Internetera igo zituen. Bideoetan berak konposatutako zenbait abesti agertzen ziren. Fabian Görg alemaniar musika-ekoizleak bideo horiek ikusi zituen eta Joyce Records ekoiztetxe independentearekin sinatu zuen kontratua.
2008an, Petrasek Görgekin ekoitzitako bi abesti plazaratu zituen. Lehenengoa, "Last Forever" delako abestia, sarean argitaratu zuten eta oso harrera ona eduki zuen YouTube eta MySpace plataformetan. Hilabete batzuk geroago, 2008ko irailean, "Fade Away" izeneko CD-singlea merkaturatu zuen.
2009ko apirilaren 17an, lehen "Last Forever" abesti promozionala zena, Alemaniako iTunes dendan jarri zuen salgai. 2011ko martxoaren 11n bere lehendabiziko disko luzea plazaratu zuen: "One Piece of Tape". 2013an Klaas DJ-aren "Flight To Paris" singlerako kolaborazioa egin zuen.
Diskografia
Disko luzeak
Urtea
|
Informazioa
|
2011
|
One Piece of Tape
- Argitaratze-data: 2011ko martxoaren 11
- Formatua: Deskarga digitala
|
Singleak
Artista nagusi gisa
Artista gonbidatu gisa
Urtea
|
Izenburua
|
2009
|
"Taste" (Sobertruth featuring Kim Petras)
|
2011
|
"Magnetic" (KeeMo featuring Kim Petras)
|
2013
|
"Flight To Paris" (Klaas featuring Kim Petras)
|
"Heartbeat" (Klaas featuring Kim Petras)
|
Bideografia
Bideoklip-zerrenda
Urtea
|
Izenburua
|
Zuzendaria
|
2009 |
"Die For You" |
Ezezaguna
|
2011 |
"Feel It" |
Maison Kelmd
|
"One Piece of Tape" |
Kim Petras eta Linestyle Artwork
|
2013 |
"Heartbeat" (Klaas feat. Kim Petras) |
Ezezaguna
|
Kanpo loturak