Kenya [ 1] (ingelesez Mount Kenya ; gĩkũyũz Kĩrĩ Nyaga ; embuz Kirenia ; maaz Ol Donyo Keri ; meruz Kirimara ) Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da (Kilimanjaroren ondoren). Kenya mendiguneko gailurrik altuenak Batian (5.199 m ), Nelion (5.188 m ) eta Lenana (4.985 m ) dira. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar-ekialderantz.
Eskualdean 620 km² azalera duen Mount Kenya National Park dago, UNESCOren Gizateriaren ondarea . Mendia itzalitako sumendia da, geruza-sumendia , azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena.
Historia
Johann Ludwig Krapf misiolariak mendia ikusteko lehendabiziko europarra zen, 1849 urtean. Lehenengo igoera Halford John Mackinderrek, Cesar Ollierrek eta Josef Brocherelek 1899ko irailaren 13an egin zuten. Nelion gailurra Eric Shiptonek egin zuen 1929an . Kenya mendia igotzeko hilabeterik onenak urtarrila eta otsaila hegoaldeko aldean eta abuztua eta iraila iparraldekoan dira.
Demografia
Kenya mendiaren eskualdean bizi diren herriak Gĩkũyũ , Meru , Embu eta Masai dira. Guztion kultura mendia oso inportantea da.
Gailurrak
Kenya mendiaren mapa.
Batian (5.199 m )
Nelion (5.188 m )
Pt Lenana (4.985 m )
Coryndon gailurra (4.960 m )
Pt Pigott (4.957 m )
Pt Thompson (4.955 m )
Pt Dutton (4.885 m )
Pt John (4.883 m )
Pt Melhuish (4.880 m )
Pt John Minor (4.875 m )
Krapf Rognon (4.800 m )
Pt Peter (4.757 m )
Pt Slade (4.750 m )
Terere (4.714 m )
Sendeyo (4.704 m )
Midget gailurra (4.700 m )
The Hat (4.639 m )
Delamere gailurra
Macmillan gailurra
Glaziareak
Krapf Rognon (4.800 m ) eta Krapf glaziarea .
Kenya mendiaren glaziareen azalera poliki-poliki atzeraka doa, 1980ko hamarkadan 0.7 km² azalera 1890ko hamarkadan eginiko behaketena baino gutxiago da.
Hauexek dira mendiko glaziareak :
Northey
Krapf
Gregory
Lewis
Diamond
Darwin
Forel
Heim
Tyndall
Cesar
Josef
Ibaiak
Kenya mendia Kenyako bi ibai luzeneen arroa da: Tana eta Ipar Ewaso Ng'iro ibaiak.
Mendiko korronte nagusiak hauek dira:
Sirimon
Liki
Nanyuki
Mutonga
Kithino
Nazita
Thingithu
Nitmi
Tnuchi
Kathita
Nyamindi
Sagana
Nairobi ibaia
Naro Moru
Burguret
Igoera bideak
Gailurra
Altitudea
Ibilbidearen izena
Gradoa
Igotzeko urtaroa*
Lehenengo igoera
Batian
5.199 m
North Face Standard Route
IV+
Uda
A.H. Firmin eta P. Hicks, 1944ko uztailaren 31 [ 2]
South-West Ridge Route
IV
Negua
A.H. Firmin eta J.W. Howard, 1946ko urtarrilaren 8 [ 3]
Nelion
5.188 m
Normal Route
IV-
Uda / Negua
Eric Shipton eta Percy Wyn-Harris, 1929ko urtarrilaren 6 [ 4]
Batian/Nelion
Ice Window Route
V-
Uda
P. Snyder, Y. Laulan eta B. LeDain, 1974ko abuztuaren 20 [ 5]
Batian/Nelion
Diamond Couloir
VI
Uda
P. Snyder eta T. Mathenge, 1973ko urriaren 4 -5
Pt Pigott
4.957 m
South Ridge
III+
Uda / Negua
W.M. eta R.J.H. Chambers, 1959ko otsaila
Thomson's Flake
Thomson's Flake
VI
L. Hernacarek, W. Welsch eta B. Cliff, 1962ko iraila
Pt Dutton
4.885 m
North-East Face and Ridge
IV
S. Barusso eta R.D. Metcalf, 1966ko abuztuaren 4
Pt John
4.883 m
South-East Gully
III
Uda
E.E. Shipton eta R.E.G. Russel, 1929ko abenduaren 18
Pt Melhuish
4.880 m
South-East Face
IV+
R.M.Kamke eta W.M. Boyes 1960ko abendua
Pt Peter
4.757 m
North-East Gully and Ridge
III
E.E. Shipton eta Bill Tilman, 1960ko uztaila
Window Ridge
VI, A1
F.A. Wedgewood eta H.G. Nicol, 1963ko abuztuaren 8
Midget Peak
4.700 m
South Gully
IV
E.E. Shipton eta H.W. Tilman August, 1930
* Igotzeko urtaroa Ipar Hemisferioaren udak eta neguak dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo Loturak
Kanpo estekak