Kelsey Mitchell (Sherwood Park, Alberta, Kanada, 1993ko azaroaren 26a) pistako txirrindularitzan lehiatzen den Kanadako atleta da[1]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, urrea irabazi zuen emakumeen banakako esprintean. Mitchell 2017an hasi zen txirrindularitzan, 23 urterekin, RBC Training Ground-en, atleten finantzaketa eta talentu ID programan, parte hartu ondoren[2]
Ibilbidea
Kelsey 23 urterekin hasi zen txirrindularitzan, Albertako Unibertsitatean lizentziatu eta gutxira; aurretik, unibertsitateko futbolean jokatu zuen[3].
2019an, 200 m-ko pistako esprinteko munduko errekorra hautsi zuen UCI pistako txirrindularitza txapelketa panamerikarrean, Cochabamban, Bolivian[3]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, esprinteko urrea ere irabazi zuen, eta, 2020ko munduko txapelketetan, laugarren postuan sailkatu zen[1].
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen urrezko domina lortuz esprinteko banakako proban[1]. Brontzezko domina irabazi zuen 2021eko Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, modalitate berean[1].
Nazioarteko ohoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak