Kelsey Harshman (Tucson, Arizona, AEB, 1996ko azaroaren 10a) jatorri estatubatuarra duen Kanadako sofbol jokalaria da[1].
Ibilbidea
Harshman, 2018ko Emakumeen Sofboleko Mundu Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen taldean izan zen[2]. Wisconsin Badgers taldean sofbolean jokatu zuen[2].
2021eko ekainean, Harshman Kanadako 2020ko Olinpiar talderako izendatu zuten[3][4].
Olinpiar Jokoak
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Kanadarentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta AEBk (zilarrezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten Kanadako taldea: Jenna Caira, Emma Entzminger, Larissa Franklin, Jennifer Gilbert, Sara Groenewegen, Kelsey Harshman, Victoria Hayward, Danielle Lawrie, Janet Leung, Joey Lye, Erika Polidori, Kaleigh Rafter, Lauren Bay-Regula, Jennifer Salling eta Natalie Wideman-ek[5][6].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak