Erika Polidori (London, Ontario, Kanada, 1992ko urtarrilaren 26a) Kanadako softbol jokalaria da[1][2]. Polidori, softbol jokalaria izateaz gain, erizaina ere bada[3].
Ibilbidea
Polidori Torontoko 2015eko Panamerikar Jokoetan lehiatu zen urrezko domina irabaziz, eta, berriro ere, 2019ko Limako Panamerikar Jokoetan, zilarra irabazi zuen[2].
2021eko ekainean, Polidori Kanadako 2020ko Olinpiar talderako aukeratu zuten[4][5].
Olinpiar Jokoak
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Kanadarentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta AEBk (zilarrezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten Kanadako taldea: Jenna Caira, Emma Entzminger, Larissa Franklin, Jennifer Gilbert, Sara Groenewegen, Kelsey Harshman, Victoria Hayward, Danielle Lawrie, Janet Leung, Joey Lye, Erika Polidori, Kaleigh Rafter, Lauren Bay-Regula, Jennifer Salling eta Natalie Wideman-ek[6][7].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak