Kelly Holmes

 

Kelly Holmes

Bizitza
JaiotzaPembury1970eko apirilaren 19a (54 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaHildenborough (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHugh Christie Technology College (en) Itzuli
Sheffield Hallam University (en) Itzuli
Hildenborough Church of England Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria
Pisua55 kilogramo
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

kellyholmes.co.uk
Facebook: DameKellyHolmesOfficial Twitter: damekellyholmes Instagram: damekellyholmes IAAF: 14275347 Olympic.org: kelly-holmes Edit the value on Wikidata

Dame Kelly Holmes Norman (Pembury, Kent, Ingalaterra, 1970eko apirilaren 19a) britainiar atleta, iraupen-erdiko probetan aditua, 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoetako 800 eta 1.500 metroko txapeldun olinpikoa.[1] [2] [3] [4] [5] [6]

Biografia

Hastapenak

Aita, Derrick Holmes, Jamaikan jaiotako auto-mekanikaria zen, eta ama, Pam Norman ingelesa. Kelly jaio eta bi urtera, haren ama Michael Norrisekin ezkondu zen. Margolari eta dekoratzailea zen Norris, eta aitaordea benetako aitatzat hartzen du.

12 urterekin hasi zen atletismoa egiten Tonbridgeko Atletiko Klubean, David Arnold entrenatzaile zuela. Handik gutxira, 1.500 metroko eskolako txapelduna izan zen.

Sebastian Coe atleta zuen idolo eta haren 1.500 metroko garaipena Los Angeleseko 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan izan zuen inspirazio-iturri.

Gero, ordea, aldi batean utzi egin zuen atletismoa. 16 urterekin eskola utzi eta erizain hasi zen, eta 18 urterekin Armadan sartzea erabaki zuen. Lehenbizi Women's Royal Army Corps-en aritu zen lanean, eta, gero, Adjutant General's Corps-en, prestatzaile fisiko gisa. Sarjentu-maila izatera iritsi zen.

Garai hartan, armadaren barruan, atletismoko eta judoko hainbat txapelketa irabazi zituen. 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoak ikusi zituen telebistan. Joku horietan parte hartu zuten atleta britainiar batzuek, aurreko lehiaketa batzuetan berak irabazi zienez, Olinpiar Jokoen ondoren, atletismora itzuli eta entrenatzen hasi zen. 1997. urtera arte, bere atleta ibilbidea armadan egindako lanarekin uztartu zuen.

Atletismoko ibilbidea

1993an 800 metroko txapeldun nazionala izan zen eta Stuttgarteko Mundialetan parte hartu zuen.

1994an, nazioarteko lehen arrakastak lortu zituen: 1.500 metroko urrea irabazi zuen Victoriako Commonwealth jokoetan, eta zilarra Helsinkiko Europako Txapelketan.

1995ean bi domina lortu zituen Göteborgeko Mundialetan: zilarrezkoa 1500 metrotan eta brontzezkoa 800 metrotan.

Hurrengo bi urteetan, lesioengatik ezin izan zuen bere mailarik onena erakutsi, nahiz eta 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan domina bat irabaztetik hurbil egon zen, laugarrena izan baitzen 800 metrotan. 1997ko Atenasko Mundialetan sailkapen-serieetan kanporatu zuten, arazo fisikoak zirela eta.

Sidney 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan domina olinpikoa irabazi zuen, hirugarrena izan baitzen 800 metroan. Mozambikeko Maria Mutola izan zen lasterketa horren irabazlea. Geroago, Kellyren entrenamendu-kide bihurtu zen, Afrikara joan baitzen bizitzera eta harekin entrenatzera.

2002an, bigarren aldiz irabazi zuen Mánchesterreko Commonwealth jokoetako 1.500 metroko titulua, eta hirugarrena izan zen. Municheko Europarren 800 metroetan, Jolanda Ceplak eslovakiarraren eta Mayte Martínez espainiarraren atzetik.

2003an, zailtasun handiko uneak izan zituen maila pertsonalean, lesionatuta egon baitzen eta depresio handia jasan baitzuen. Gero aitortu zuen artazi batzuekin bere burua zauritu zuela eta bere buruaz beste egitea ere pentsatu zuela. Hala ere, aurrera ateratzea lortu zuen, eta uda hartan bertan zilarrezko domina irabazi zuen Parisko Mundialen 800 metroetan, atletismoarekiko ilusioa berreskuratzeko.[7]

Atenas 2004

Bere bizitzako norgehiagokarik garrantzitsuena 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren, eta bete-betean iritsi zen. 1500 metroetan baino ez zuen parte hartu behar, baina 800 metroetako Europako txapeldunari, Jolanda Ceplari, Jokoen aurretik irabazi zionez, proba horretan ere parte hartzea erabaki zuten.

Abuztuaren 23an egindako 800 metroko finalean, Maria Mutola, Jolanda Ceplak eta Holmes bera ziren hiru faboritoak. Lasterketa oso azkar batean, Kelly Holmesek irabazi zuen 1:56,38ko denboraz, Hasna Benhassi marokoarraren (zilarra) eta Jolanda Ceplak txekiarraren (brontzea) aurretik. Maria Mutolak lugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Kelly Holmes, atletismoan urrezko domina irabazi zuen zazpigarren emakume britainiarra izan zen, eta Ann Packerren atzetik Tokioko 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan 800 metroko proba irabazi zuen bigarrena.

1.500 metroko lasterketa abuztuaren 28an egin zen, eta lasterketa azkarra izan zen. Holmesek urrezko domina irabazi zuen Errusiako Tatiana Tomashova munduko txapelduna gaindituz. Bere bizitzako marka onena zen, 3:57,90eko marka pertsonala eta marka britainiarra.

Kelly Holmes izan zen joko berean 800 eta 1.500 metro irabazi zituen hirugarren emakumea, 1976an Tatiana Kazankina sobietarraren eta 1996an Svetlana Masterkova errusiarraren ondoren.

Arrakasta horren ondoren, abuztuaren 29an Jokoen amaierako ekitaldian bandera britainiarra eramateko aukeratu izan zuen, azken garaipena baino egun bat geroago.

Jokoen ondoren

Bere herrialdera itzultzean, desfile batekin omenaldia egin zioten Hildenborough eta Tonbridgeko kaleetan barrena, eta 40.000 lagun inguru bildu ziren.

BBCk 2004. urteko Kirol Nortasun gisa aukeratu zuen, urtero ematen den sari garrantzitsua. Sari hori eman zioten ekitaldian, aurreko sei emakume txapeldun olinpiko britainiarrak egon zire: Mary Rand, Ann Packer, Mary Peters, Tessa Sanderson, Sally Gunnell eta Denise Lewis.

Britainiar Inperioaren zaldun-ordenaren dama ere izendatu zuten, herrialdeko kondekoraziorik handienetako bat, eta Isabel II.a erreginak hartu zuen Buckinghameko Jauregian 2005eko martxoaren 9an, bere familiarekin batera.

2005ean ezin izan zuen normaltasunez entrenatu lesioengatik. Urte horretako abenduaren 6an atletismotik behin betiko erretiratu zela iragarri zuen, "motibazio falta" eta "inori ez ziola ezer frogatu behar" argudiatuz.

Kelly Holmes erdifondistarik onenetakoa izan da. Bere ibilbidean zehar izan zituen lesio ugariek bere potentzial guztia askoz lehenago garatzea eragotzi zioten. Hala ere, Atenasko olinpiadetako bi dominek historiako atleta handienen ondoan jarri zuten.

Emaitzak

  • 1993ko Stuttgarteko mundialak
final erdietan 800 m (1:58,64)
  • 1994ko Londresko Munduko Kopa
3. postua, brontzea,1.500 metrotan (4:10,81)
  • 1994ko Helsinkiko europarrak
2. postua, zilarra, 1.500 metrotan (4:19,30)
  • 1994ko Victoriako Commonwealtheko jokoak
1. postua, urrea,1.500 metrotan (4:08,86)
  • 1995eko Goteborgeko mundialak
3.postua, brontzea 800 metrotan (1:56,95)
2. postua, zilarra, 1.500 metrotan (4:03,04)
  • 1996ko Atlantako Udako Olinpiar Jokoak
4.postua 800 metrotan (1:58,81),
11. postua 500 metrotan (4:07,46)
  • 1998ko Commonwealth-en jokoak, Kuala Lumpurren
2. postua, zilarra, 500 m-tan (4:06,10)
  • 1999ko Sevillako mundialak
semifinalista 800 metrotan (2:00,77)
  • 2000ko Udako Olinpiar Jokoak, Sidneyn
3. postua, brontzea, 800 metrotan (1:56,80)
7. postua 1.500 metrotan (4:08,02)
  • 2001eko Edmontongo mundialak
6. postua 800 metrotan (1:59,76)
  • 2002ko Commonwealth-en jokoak, Mánchesterren
  1. postua, urrea, 1.500 metrotan (4:05,99)
  • 2002ko Municheko Europarrak
3. postua, brontzea, 800 metrotan (1:59,83)
semifinalista 1.500 metrotan (4:08,11)
  • 2003ko Birgminghameko Mundialak , estalian
2. postua, zilarra, 1.500 metrotan (4:02,66)
  • 2003ko Parisko mundialak
2. postua 800 metrotan (2:00,18)
  • 2004ko Budapesteko Mundialak, estalian
9. postua 1.500 metrotan (4:12,30)
  • 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoak
  1. postua, urrea, 800 m-tan (1:56,38), 1.1.500 m-tan (3:57,90)

Marka onenak

  • 800 metros - 1:56,21 (Mónaco, 09-Sep-1995)
  • 1.000 metros - 2:32,55 (Leeds, 15-Jun-1997)
  • 1.500 metros - 3:57,90 (Atenas, 28-Ago-2004)
  • Una milla - 4:28,04 (Glasgow, 13-Ago-1998)
  • 3.000 metros - 9:01,91 (Gateshead, 13-Jul-2003)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El drama de Kelly Holmes: la campeona olímpica que se inspiró en Barcelona 92 y que pensó en suicidarse» El Español 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  2. «Kelly Holmes admite que se autolesionó y pensó en suicidarse - elmundo.es deportes» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  3. (Gaztelaniaz) c, m. (2022-06-20). «La doble campeona olímpica Kelly Holmes revela que es «gay»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  4. «Kelly Holmes» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Kelly Holmes se declara gay: "A veces lloro de alivio... Ahora soy libre"» MARCA 2022-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
  6. ISSN https://olympics.com/en/athletes/kelly-holmes..
  7. (Gaztelaniaz) Autolesión, Sociedad Internacional de. (2017-10-20). «Relato de la campeona olípimica Kelly Holmes sobre la autolesión» Sociedad Internacional de Autolesion (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).

Kanpo estekak