2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, lau domina lortu zituen:
100 m bizkar proban, urrezko domina irabazi zuen, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 57,47ko denborarekin, Kylie Massekanadarraren (zilarrezkoa, 57,72koarekin) eta Regan Smithestatubatuarraren aurretik sailkatuz (brontzekoa, 58,05koarekin). Munduko errekorra (ME) ere haren esku dago, Australian, Olinpiar Jokoetako sailkepenetarako probatan, lortutako 57,45 segundoko denborarekin.[1] 200 m bizkar proban ere, urrezkoa lortu zuen 2.04,68 minutuko denborarekin, Kylie Masse kanadarraren (zilarrezkoa, 2.05,42koarekin) eta Emily Seebohm herrikidearen aurretik sailkatuz (brontzekoa, 2.06,17koarekin). 4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek. 4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[2][3][4][5]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bost domina eskuratu zituen, bi urrezko, zilarrezko bat eta brontzezko bi. Urrezkoak bizkar estiloan lortu zituen, 100 eta 200 metrotako lasterketatan.