Katukia gizakiak jateko prestatutako katu okelari deritzo. Herrialde batzuetan ohikoa da katukia jatea; bestetan, ordea, txirotasunak edo gerrak sortutako janari urritasunak bultza lezake jendea okela hau jatera.
Kontsumoa kontinenteka
Afrikan
Historiaurreko giza gorotzetan basakatuen hezur-aztarnak aurkitu dira.[1]
Kamerungo herri-kultura batzuetan katuak jateko festa bat egiten da, horrek zorte ona ekar dezakeelakoan.[2]
Perun, Lima hiriburuaren iparraldeko eta hegoaldeko zenbait herritan katu haragia jan ohi da.[3]
Asian
Txinan
Txinako hego-ekialdeko Guangdong eta Guangxi probintzietan, batez ere adineko pertsonek, katukia jaten dute neguko hilabeteetan berogarri ona baiteritzote. Txinako iparraldean, ordea, katua jatea erabat gaitzesgarri deritzote.
Antzina herriak katukia tonikarekin prestatzen zuen neuralgia eta artritis gaitzen aurkako sendagaia zelakoan. Gaur egun, ordea kontsumo-ohiturak aldatu dira eta katua jatekotan, katu zopa izan ohi da.
Vietnamen
Katua jan ohi da, nahiz eta teknikoki legez kanpokoa izan. Menuetan ageri ohi da tiểu hổ (euskaraz: tigrekume) eufemismopean. Gainera, iparraldeko vietnamdarrek ustez dute katuaren behazunak ezaugarri afrodisiakoak dituela.
Europan
Suitzan
Suitzan katu eta txakur okela egin daiteke baldin eta norberak kontsumitzeko bada. Hala ere, hauen salerosketa legez debekatuta dago.[6]
Ozeanian
Australian
Australiako aborigenek basakatuak erretzen dituzte sutzarretan. Gainera, katu erregosia duten errezetak sortu dituzte. Australiako beste biztanle batzuek katuak harrapatu eta jaten dituzte tokiko faunarako kaltegarriak diren aitzakiaz. Zientzialariek ohartarazi dute katuak jatea gizakiontzako osasungaitza dela dituzten bakterio eta toxina arriskutsuengatik.[7]