Katsuogi

Katsuogia Nishina Shinmei-gū-n .
Katsuogiak teilatuan (Ise Santutegia)
Chigi eta Katsuogi apainduak, santutegi xintoista baten teilatuan. Japoniako inperioko ezaugarrietako bat.

Katsuogi (japonieraz: 鰹木, 堅魚木, 勝男木, 葛緒木?)zurezko ohol zati laburrak dira, teilatuetako gailurretan habearekiko perpendikularrean jarrita. Batez ere xintoismoaren tenpluetako teilatuetan izaten dira.

Japoniako elementu arkitektoniko esklusiboa da. [1]

Jatorria

Katsuogiren jatorrizko helburua ez da argia. Teoria baten arabera, zurezko zati horiek, hasiera batean egitura primitiboen teilatuko estalkiaren lastoa ainguratzeko erabiltzen ziren. [2] Eraikuntza-teknikak hobetu ahala, haien beharra desagertu eta apaingarri modura mantendu ziren. Jōmon Aroan (250-538 urteen bitartean) elementu hauen erabilera ondo dokumentatuta dago, izan ere, garai horretako aztarna ugari daude. [3]

Diseinua

Katsuogia zur zati labur eta borobila izan ohi da. Nahiz eta gehienak borobilak izan, karratu- edo diamante-formadunak ere erabili izan dira noiz behinka. Batzuen muturra kono itxura dute. Katsuogi apainduenak, urrez edo brontzez estaliak daude eta Kamon ikurra eraman ohi dute.

Teilatu jakin batek izan ditzaken katsuogi kopurua aldakorra da, baina, oro har, teilatuko alde bakoitzean gutxienez pare bat izaten da, nahiz eta jatorriz, eraikin primitiboek katsuogi kopuru gehiago izaten zuten.

Ikusi ere

Erreferentziak

  1. Fletcher (1996), p. 724.
  2. Lucas (2002), p. 5.
  3. Txantiloi:Cita libro

Kanpo estekak

  • Fletcher, Banister, jauna. (1996). Arkitekturaren historia . Architectural Press. ISBN 0-7506-2267-9 .
  • Chamberlain, Basil Hall (2005). Kojiki: Antzinako gaien erregistroak . Boston: Tuttle Publishing. ISBN 0-8048-3675-2 .

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.