Labèque ahizpak, Katia (Baiona, 1950eko martxoaren 11) eta Marielle (Baiona, 1952ko martxoaren 6), lapurtar piano-jotzaile duoa dira.[1]
Biografia
Ahizpen aita doktore, errugbilari ohia eta musikazalea izan zen eta Ada Cecchi ama, berriz, italiar musika irakaslea. 1968an Parisko Kontserbatorioan graduatu ziren eta 1980ko hamarkadatik aurrera ospetsu bilakatu ziren.
Beste taldeen lanak ere ekoiztu dituzte: rock esperimentala (B for Bang DimensionX, Dream House, Red Velvet) edo euskal musika (Mayte Martin, Kalakan).[2]
Munduko orkestra ospetsuenekin jo dute, besteak beste: Berlingo Filarmonikoa, Baviera Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Boston, Chigago eta Londresko sinfonikoak, Clevelandeko Orkestra, Leipzigeko Gewandhausorchester, Londres, Los Angeles eta La Scalako filarmonikoak, Filadelfiako Orkestra, Dresdengo Staatskapelle, Royal Concertgebouw Orchestra eta Vienako Filarmonikoa. Maila handiko zuzendariekin jardun dute, hala nola Semyon Bychkov, Sir Colin Davis, Dudamel, Charles Dutoit, John Eliot Gardiner, Hart Bedoya, Kristjan eta Paavo Järvi, Zubin Mehta, Seiji Ozawa, Antonio Pappano, Georges Prêtre, Simon Rattle, Esa-Peka Salonen eta Michael Tilson Thomas.[3]
Musika barrokoko taldeekin jardun dute lankidetzan: The English Baroque Soloists, Sir John Eliot Gardinerekin: Il Giardino Armonico, Giovanni Antoninirekin; Ensemble Mixica Antiqua Kölnm Reinhard Goebelekin; Venice Baroque, Andrea Marconekin; eta bira bat Orchestra of the Age of Enlightenment eta Sir Simon Rattlerekin. Musikagile askorekin lan egiteko pribilejioa izan dute, hala nola, Thomas Adès, Louis Andriessen, Pierre Boulez, Osvaldo Golijov, György Ligeti eta Olivier Messiaenekin. 2015eko maiatzaren 26an Philip Glassen Kontzertua bi piano eta orkestrarentzat (beraientzat osatua) munduko estreinaldia interpretatu zuten, Los Angeleseko Filarmonikarekin eta Dudamelekin.[4]
2018ko abuztuaren 29an Donostiako Musika Hamabostaldian Amoria proiektua aurkeztu zuten Carlos Mena kontratenorra, Elena Martinez de Murguía, da gamba biola, Hegiak taldea (Thierry Biscary, Harkaitz Martínez de San Vicente, Mikel Ugarte, Eñaut Elorrieta eta Ander Zulaika), Easo Eskolania eta Araoz Gazte Abesbatza taldeekin.[5]
Diskografia
- 1969: Olivier Messiaen, Visions De L'Amen
- 1970: Bartok, Sonata for 2 Pianos and Percussion
- 1972: Rachmaninov, 24 Preludes & Suite No. 2
- 1972: Hindemith - Martinu
- 1979: Marius Constant: Psyche
- 1980: Gershwin, Rhapsody In Blue / Piano Concerto In F
- 1981: Brahms, Hungarian dances
- 1981: Gershwin's songs Barbara Hendricksekin
- 1982: Scott Joplin, Gladrags
- 1983: Liszt, Réminiscences de Don Juan
- 1984: Prokofiev, Peter and The Wolf and Saint Saëns, Le Carnaval des animaux Itzhak Perlman eta Israelgo Orkesta Filarmonikoarekin, Zubin Mehtak zuzendua
- 1984: Rossini, Petite messe solennelle
- 1984: Gershwin, An American in Paris
- 1985: Gershwin, Rhapsody in Blue Clevelandeko Orkestrarekin, Riccardo Chaillyk zuzendua
- 1985: Bizet, Fauré, Ravel
- 1985: Bartók, Sonata and Concerto Simon Rattlek zuzendua
- 1987: Stravinsky, Petrouchka / Concerto For 2 Pianos
- 1987: Gershwin, I got Rhythm - Music for Two Pianos
- 1988: Bernstein, Symphonic dances and songs from West Side Story
- 1989: Poulenc, Concerto for 2 Pianos Bostongo Orkesta Sinfonikoarekin, Seiji Ozawak zuzendua
- 1989: Mozart, Piano Concerti Berlingo Filarmonikarekin. Semion Bitxkovek zuzendua
- 1990: Mendelssohn / Bruch, Piano Concerti
- 1990: Love of colours
- 1990: Dvorak, Slavonic Dances Op. 46 & 72
- 1991: Encore !
- 1993: España !
- 1994: Tchaikovsky, Piano fantasy: music for two pianos
- 1996: En blanc et noir - Debussy Album
- 1997: Carnival Elton John, Madonna, Paul Simon, James Taylor, Sting, Tina Turner eta besteekin ...
- 2001: Brahms - Tchaikovsky - Debussy (compilation album)
- 2003: Piano Fantasy (bilduma - 6 CD)
- 2006: Maurice Ravel
- 2007: Stravinsky / Debussy
- 2007: Schubert / Mozart
- 2008: De fuego y de Agua Mayte Martinekin
- 2009: Erik Satie
- 2010: The New CD box
- 2011: Gershwin-Bernstein, Rhapsody in Blue - West Side Story
- 2011: Nazareno
- 2013: Minimalist Dream House
- 2018: Amoria, Katia eta Marielle Labèque. Deutsche Grammophon.
Filmografia
Erreferentziak
Kanpo loturak