John Eliot Gardiner

John Eliot Gardiner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Eliot Gardiner
JaiotzaFontmell Magna (en) Itzuli1943ko apirilaren 20a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaRolf Gardiner
Ezkontidea(k)Elizabeth Wilcock (en) Itzuli  (1981 -  1997)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKing's College (en) Itzuli
Londresko King's College
Bryanston School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, abesbatza-zuzendaria, musika-zuzendaria eta musikagilea
Lantokia(k)Ingalaterra
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli

IMDB: nm0306769 Spotify: 1qIRoGEKXINqrCx5N1engi iTunes: 2412260 Last fm: John+Eliot+Gardiner Musicbrainz: eb4fb6c3-f8e5-4923-aea9-436fcf3cf2c0 Songkick: 481665 Discogs: 833722 Allmusic: mn0000184487 Edit the value on Wikidata

John Eliot Gardiner (Fontmell Magna, Dorset, Ingalaterra, 1943ko apirilaren 20a) Erresuma Batuko orkestra-zuzendaria da.

Biografia

Musika-ikasketak egin zituen Cambridgen, eta Thurston Darten ikasle izan zen Londresko Unibertsitatean. Parisen, Nadia Boulangerrekin ikasi zuen. 1964an, Monteverdi Abesbatza sortu zuen, eta handik hiru urtera, Monteverdiren Bezperen emanaldi bat antolatu zuen, haren jaiotzaren laugarren urteurrena ospatzeko. Hurrengo urtean, Monteverdi Orkestra sortu zuen. 1969an, Wolfgang Amadeus Mozarten Xirula miragarria gidatu zuen Sadler's Wellsen, eta 1973an Christoph Willibald Glucken Ifigenia Tauriden, Covent Gardenen. 1975ean, Abaris eta Boreadaken Londresko estreinaldia gidatu zuen.

1982an, Lyongo operako musika-zuzendaria izendatu zuten, eta bost urtez aritu zen han lanean. 1990ean, antzinako musika tresnen orkestra bat sortu zuen, Orchestre Révolutionnaire et Romantique, erromantizismoko musika jotzeko. 1991tik aurrera, Hanburgoko Norddeutsche Rundfunk Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia da.

Besteak beste, Gluck, Mozart, Johann Sebastian Bach, Hector Berlioz, André Campra, Pier Francesco Cavalli, Emmanuel Chabrier, Georg Friedrich Händel, Claudio Monteverdi, Henry Purcell eta Jean Philippe Rameauren obrak grabatu ditu. Grabazioen artean aipatzekoa da, 2000. urtean, Bach Cantata Pilgrimage ("Bachen kantaten erromesaldia"); grabazio honetan 52 asteetan zehar Bachen kantata guztiak jo zituzten Europan eta Estatu Batuetan.

Erresuma Batuko Elisabet II.ak erreinuko zaldun izendatu zuen, 1998an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Eliot Gardiner Aldatu lotura Wikidatan