Katherine 'Kate' Irene Maynard Darling (1982ko urtarrilaren 27a) suitzar akademikoa da. Teknologiaren inplikazio juridiko eta etikoetan lan egiten du. 2019tik aurrera, MIT Media Laborategian ikerketako espezialista da. [1][2][3]
Ibilbide akademikoa
AEBetan jaio zen baina Basilea, Suitzan hazi zen. 2014. urtean, Copyright and new technologies: theoretical and empirical analysis of copyright transfers and content production incentives lana ETH Zürich-en bukatu ondoren, Darling EE.UU-ra itzuli zen, Harvardeko Zuzenbide Eskolan roboten etikari buruzko ikastaro bat irakasteko Lawrence Lessigekin. [1] Darlingek, roboten etikari buruzko ikastaroan, legeak eta robotikak elkarrekin nola lan egiten duten irakasten du. Hala ere, arreta nagusia robotikaren inguruko arazo juridiko eta sozialetan jartzen du. [4] Kate Darlingek
Harvard Berkman Klein Zentroa Internet eta Gizartearentzat,[5], Yale Gizarte Proiektua [1] eta Zuzenbide- eta ekonomia-zentroa [6] izeneko proiektuetan lan egin du.
Darlingek Middlebury izeneko unibertsitatean doktoregoa egin zuen, eta ohorezko doktoregoa lortu zuen zientzietan. [7][8] Darlingek giza eta roboten arteko elkarrekintzari buruzko zenbait lan argitaratu ditu. Haren tesian, autore-eskubideen transferentziari buruz hitz egin zuen.[9][10] Mark T Banner saria jaso zuen Intellectual Property kategorian.
Erreferentziak
Kanpo estekak