Lessig copyright egile-eskubide oso murriztaileen kontrakoa da, marka komertzial eta irrati-frekuentzien espektroaren askatasunaren lege-murrizketa murriztuen defendatzailea da, batez ere aplikazio teknologikoetan. 2001ean, Creative Commons sortu zuen, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat, sortutako edukiak modu libreagoetan partekatzeko lege-esparrua sortzen lan handia egin zuen. Harvardeko bere azken karguaren aurretik, zuzenbide irakasle izan zen Stanford Law School-en, non Internet eta Gizarte Zentroa sortu zuen. Chicagoko Unibertsitatean ere ibili zen. Free Software Foundation and Software Freedom Law Centerreko kide ohia da; Washington, D.C. Public Knowledge and Free Press eta Electronic Frontier Foundationeko kide ere izan da.
Ekintzaile politiko gisa, erreforma sakonak eskatu ditu konstituzioan. 2015eko abuztuan, Lessig-ek iragarri zuen Estatu Batuetako presidente izateko balizko hautagaitza bat aztertzen ari zela, bere aldeko batzordeak Lanaren Egunean milioi bat dolar biltzen bazituen aurkeztuko zela agindu zuen. Hori bete ondoren, 2015eko irailaren 6an, Lessig-ek iragarri zuen 2016ko Alderdi Demokrataren presidentegai izateko lasterketan pare hartuko zuela. Lessigek bere hautagaitza kanpaina-finantzaketari eta hauteskunde-erreformei buruz erreferendum moduko zerbait zela adierazi zuen. Esan zuen, aukeratuz gero, agintaldi oso bat beteko zuela presidente bezala, eta proposatutako erreformak lehentasun legegile gisa zituela.