Katarzyna NiewiadomaKatarzyna Niewiadoma (Limanowa, 1994ko Irailaren 29a) Poloniako txirrindulari profesionala da. Italiako Giroan[1], Frantziako Tourrean[2] eta Munduko Txapelketan[3] podiumera igo izan da. Kirol ibilbideaAmateur aroan ez zen nabarmendu. Rabo Liv taldearekin egin zuen debuta profesionaletan eta Boels Rental Ladies Tour lasterketan gazte onenaren saria irabazi zuen. Hori ikusita Eabobank taldeak fitxatu zuen. 2015ean Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta gazterik onena izan zen. 23 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen eta Euskal Herrian emaitza bikainak lortu zituen, Emakumeen Euskal Bira irabazi[4] eta Durango-Durango Sarian bigarrena izan zen. Azken urteetan puntako txirrindularia bihurtu da. 2020an Italiako Giroan bigarren egin zuen, 2021ean Munduko errepideko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 2022an Frantziako Tourrean hirugarren egin zuen. 2023an Euskal Herriko Itzulian hirugarren postua lortu zuen[5]. Tourrean, gainera, azken etapan galdu zuen bigarren postua, segundo bat baino gutxiagogatik. Canyon taldekoak dena ez du aldeko izan 2024an ere. Espainiako Vuelta utzi behar izan zuen, gaixo. Eta Olinpiar Jokoetan, eroriko baten ondorioz, ezin izan zen aritu garaipenaren lehian —zortzigarren amaitu zuen—. Tourrean, ordea, balantzari buelta eman dio; ez du etaparik irabazi, baina Alpe d'Huezen bere erritmoa aurkitzen asmatu zuen, eta maillot horia soinean mantendu zuen.[6] Palmaresa2014 2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021 2022
2023 2024 Proba nagusiak
Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Katarzyna Niewiadoma |