Katalpa (Catalpa generoa) bignoniazeoen familiako zenbait zuhaitz adarzabal dotoreren izena da.
Hamar bat zuhaitz mota ezagutzen dira katalpa izenekoak. Berez, Ipar Ameriketan eta Asiako ekialdean hazten dira. Ederrean pareko zuhaitz gutxi dute, dituzten hosto eta loreengatik batez ere.
Hosto zabal handiak, babarrunarenen antzekoak, lore ezpaindun ikusgarriak, kolorez zuri arrosak, eta leka-itxurako fruitu luze meheak izaten dituzte. Apaingarri gisa landatzen dira lorategietan. 40 bat espezie ditu generoak.
Espezie nagusiak
Erreferentziak
Kanpo estekak