Karolina Naja (Tychy, Silesia (Polonia), 1990eko otsailaren 5a) piraguismoan lehiatzen den kirolari poloniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, Beata Mikołajczykrekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.44,000ko denboraz, Alemaniako (urrezkoa) eta Hungariako bikoteen (zilarrezkoa) atzetik.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa lortu zuen, berriro Beata Mikołajczykrekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.45,207ko denboraz, Hungariako (urrezkoa) eta Alemaniako bikoteen (zilarrezkoa) atzetik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa lortu zuen, Anna Puławskarekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.36,753ko denboraz, Zeelanda Berriako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik.
Brontzezkoa lortu zuen Poloniako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.36,445eko denboraz, Hungariako taldearen (urrezkoa) eta Bielorrusiakoaren (zilarrezkoa) atzetik. Hauek osatzen zuten Poloniako taldea: Karolina Naja, Anna Puławska, Justyna Iskrzycka eta Helena Wiśniewska-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak