Karolina Monakokoa (frantsesez: Caroline Louise Marguerite; 1957ko urtarrilaren 23a - ) Rainiero III.a Monakokoaren eta Grace Kelly aktorearen alabarik nagusiena. Alberto II.a eta Estefaniaren arreba nagusia da. Bere iloba bikiak Gabriela eta Jagoba 2014an jaio ziren arte bera zen Monakoko tronoaren oinordekoa, bere anaia jaio aurretik zuen posizioa.
Karolina Ernesto Augusto Hanoverkoarekin ezkonduta dago, Hanoverko Erresuma historikoko oinordekoa eta Brunswick-Lüneburgeko dukea.
Bere ama 1982an hil zenetik bere anaia Charlene Wittstockekin 2011n ezkondu zen arte de facto Monakoko lehen emakume gisa jardun zuen. Ekimen ofizial askotan parte hartu zuen, Monakoko printzerriko familia ordezkatuz.