Karlota Albretekoa, Valentinoisgo dukesa eta Châlusko dama (suo jure), Charlotte d'Albret izenaz ezaguna frantsesez ( 1480 – 1514ko martxoaren 11 ), [1] Albret familiako noble frantses aberatsa izan zen, Nafarroako Joan III.a erregearen arreba. 1499an ezkondu zen Cesare Borgia ospetsuarekin.
Biografia
Alano Handia Albreteko jauna, zuen aita eta Frances de Châtillon-Limoges ama. Aitona Joanes I.a Albretekoa izan zuen, eta aitaren birraitona Karlos I.a Albretekoa, Frantziako Kondestablea, 1415ean Agincourt-eko batailan frantziar tropen agintean hil zena. Sei anai-arreba izan zituen, Joanes Albretekoa, Katalina de Foixekin ezkonduta Nafarroako Joanes III.a errege bihurtu zena.
1499ko maiatzaren 10ean, 19 urte zituela, ezkondu zen Cesare Borgiarekin, Alexandro VI.a Aita Santuaren eta Vannozza Cattaneiren seme sasikoarekin, Bloisen. Ezkontzak izaera politikoa zuen, Borgiatarren Vatikanoak Frantziarekin zuen aliantza sendotzeko antolatua, Cesareri frantziar nobleziako emazte bat eskaini zitzaion (Karlota), eta tituluak[2].
Cesarek eta Karlotak alaba bakarra izan zuten, Luisa Borgia, nahiz eta Cesareri gutxienez hamaika legez kanpoko hamaika seme-alaba aitortzen zaizkion zenbait maitalerekin. Cesare Nafarroako gerra zibileko azken borroketan hil zutelarik 1507an erresumaren independentzia defenditzen, Valentinoisko dukerrira itzuli zen Karlota, alabarekin.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak