Karl August Friedrich Mahn (Zellerferd, 1802ko irailaren 9a - Steglitz, 1887ko urtarrilaren 27a) alemaniar erromanista eta euskalaria izan zen. Berlingo Akademiako hizkuntza-irakaslea zen. Leizarraga, Axular, Oihenart, Garibai eta Mogelen idazlanetan oinarrituriko Denkmaeler der Baskische Sprache (Euskal hizkuntzaren monumentuak) obra argitaratu zuen 1857. urtean. Berlingo Euskara agerkariko laguntzailea izan zen, bestalde.
Erreferentziak