Kanmon itsasartea (japonieraz: 関門海峡, Kanmon-kaikyō?)
Japoniako itsasartea da Honshu eta Kyushu uharteak banatzen dituena. Honshuren aldean Shimonoseki hiria dago, itsasarteari Kan izena eman diona eta Kyushu aldean Kitakyūshū hiria, itsasarteari Mon izena eman diona, hortik Kanmon izena.
Populazioa eta azpiegiturak
Kanmon itsasartearen inguruan 1.300.000 biztanle inguru daude, gehienak Kitakyūshūn (milioi bat) eta Shimonosekin (300.000), noski. Turistikoki gora doan eremua izanik Kitakyushu aireportu berria ireki zen 2006an.
Itsasartea zeharkatzeko bideak
Historikoki ferriak erabili izan dira baina 1942an tunela egin zen trena pasatzeko eta 1975ean shinkansenaren tunela egin zen. 1973an Kanmonkyo zubia eraiki zen, bertan autobidea dago.
Koreatik eta Txinatik Osaka edo Tokiora doazen marga-itsasontziek zeharkatzen dute itsasartea.
Iruditegia
Kanpo estekak