Kamikaz Kolektiboa

Kamikaz Kolektiboa
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Osatuta
Historia
Sorrera2014
webgune ofiziala

Kamikaz Kolektiboa Miren Gaztañaga, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga aktoreek 2014 urtean sorturiko antzerki kolektiboa da. Antzerkia zein generoaren hausnarketaren inguruan partekatzen dituzten hainbat ikuspegik batu zituen disziplina ezberdinetako lanak sortzeko.

2023. urtean Iraia Elias zarauztarra batu zen. "Euskal eszena zirikatzen dabiltzan lau kamikazetzat" dute euren burua.

Ezaugarriak

Umorea esploratzen dabiltza, gai sakonak modu arin, jolasti batean landuz.

Interesgarriak zaizkien gaien inguruko inprobisaziotik jotzen dute gidoia idazterakoan, sorkuntza kolektiboan arituz. Euskara hutsean aritzen dira eta kontatzen dituzten istorioetan bertako erreferentziak presente daude.

Antzerkiaz gain, ikus-entzunezkoetan ere aritu dira: saritutako 2 laburmetrai ekoitzi dituzte.

Taularatutako antzezlanen zerrenda

  • Euli giro (2014)[1]
  • ZULO (2017) - laburmetraia[2] Euskal zine bilera: Laburmetrai onenaren saria Zinebi: Zuzendaritza onenaren saria SGAE Huezinema: “Vertigo” eta “Mundukide” sariak produkzio onenari
  • Agur eta Dolore (2018)[3] “Kriseilu” saria antzezlan onenari P6
  • Käffka (2018) - Gehitu elkartearekin atera[4]
  • Panpina (2019)[5]
  • Matriuska (2020)[6]
  • Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (2021)[7] Donostia antzerki saria 2023 Azpeitiko antzerki topaketak ikuslegoaren saria 2021
  • KRAK -laburmetraia
  • Jaiotza Basatia (2021) - podcasta[8]
  • Troia (2023)[9]
  • Renata (2025)

Argitalpenak

  • "Panpina" (Susa Argitaletxea, 2020)[10]

Erreferentziak

  1. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - "Euli-giro" antzezlana martxan da berriz» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  2. «ZULO» www.kulturklik.euskadi.eus.
  3. «Agur eta dolore» Topagunea (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  4. «Käffka - Zumaia - 2019-03-22» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  5. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Erika Olaizola: "Panpina antzezlanak norberaren alderdi deserosoak, desatseginak eta ilunak azaleratzen ditu"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  6. Lipus, Ander. (2023). «Oharrak» Antzerkiaren labirintoan I. Susa ISBN 978-84-19570-11-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  7. «Kulturaz, Kamikaz & Ttaken arteko elkarlana | Hiru Kortse, Azukre Asko Eta Brandy Gehiegi» Kulturaz Artxibategi Digitala 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  8. «Jaiotza Basatia| Lehen Zatia» Naiz 2021-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  9. «Kalerki Zarautz 2023: "Troia" (estreinaldia)» Euskadi.eus 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  10. «Susa literatura - Panpina» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).

Ikus, gainera

Kanpo- estekak