Kaliasen Bakea
Kaliasen Bakea, K.a. 449 inguruan eman zen, Atenasek zuzendutako Deloseko Liga eta Persiar Inperioaren artean, Mediar Gerrak amaitutzat emanez.
Ezaugarriak
Bakea, Kalias politikari atenastarrak negoziatu zuen. Persiak, lurraldea galtzen jarraitzen zuen greziarren esku Xerxes II.ak K.a. 479an inbasioak amaitu zituenetik, eta, K.a. 450erako, bakea ezartzeko prest zeuden.
Kaliasen Bakeak, Asia Txikiko estatu joniarrei autonomia eman zien, persiar probintzietako gobernariak Egeo Itsasoaren kostaldean ezartzea debekatu zuen, eta persiar itsasontziak itsaso honetatik nabigatzea debekatu zuen. Aldi berean, Atenas, Persiak Asia Txikian, Zipre edo Egipton zituen lurraldeak bakean uztera konprometitu zen.
Litekeena da bake hitzarmen hau, ofizialki sekula existitu ez izana. Tuzididesek ez zuen sekula aipatu, eta, Plutarkok, Eurimedonteko guduaren ondoren sinatu zela edo sekula ez zela sinatu mantendu zuen.
Ondorioak
Edonola ere, dirudienez, Persiarekin etsaitasunak amaitzea lortu zuen adostasunen bat egon zen, eta, Atenasi, Korinto eta Tebas bezalako beste estatu batzuetatik zetozen mehatxu berriei aurre egitea ahalbidetu ziona. Gatazka horiek, beste greziarrek, Deloseko Ligak existitzen jarraitzko arrazoirik ez zegoela sentitzen hasii zirenean agertu ziren (Espartarrek, Xerxes II.aren inbasioari aurre egiteko sortu zuten Peloponesoko Ligan oinarrituta sortu zena), Persia, jada ez baitzen mehatxu bat.
Atenasek, zerga gehiago eta gehiago eskatzen zituenez, eta bere aliatuenganako kontrol handiagoa zuenez, Liga, benetako inperio batean bihurtu zen, eta Atenasen lehenagoko aliatu asko, matxinatzen hasi ziren. Kalias, Espartarekin K.a. 445ean lortutako bakearen arduraduna ere izan zen arren, hogeitamar urteko bakea deritzona, gorantz eta gorantz zihoan atenastar mehatxua, azkenik, Peloponesoko Gerran amaituko zen.
K.a. 450 ondoren, ez zen greziar eta persiarren artean gudu zuzenik izan, baina Pertsiak, greziar kontuetan muturra sartzen jarraitu zuen hurrengo hogei urteetan, eta, bere laguntza, erabakigarria izan zen Espartak Peloponesoko Gerra irabazterako garaian.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.