Kai Nakai
Iratxe Aguilera Barrio (Gasteiz, 1996ko apirilaren 29a), Kai Nakai izen artistikoaz ezagunagoa, musika urbanoa lantzen duen gasteiztar abeslaria eta musikagilea da. Musika urbanoa abesten du, gehiena reggaetoia, nahiz eta pop, trap eta disko bezalako beste genero batzuk ere eskaintzen dituen. Musika euskaraz egiten du eta aldarrikatzen du genero hori ere feminista izan daitekeela.[1][2] [3][4][5] Ibilbidea2019an Durangoko Azokako Sormen Beka irabazi zuen musika urbanoa, euskaraz eta feminista egiteari buruzko proposamenarekin.[6] 2020an ekin zion musika urbanoa egiteari, Kai Nakai goitizenarekin.[1] Izen artistikoak bere identitateari erreferentzia egiten dio: kai hitz euskaldunaren eta nakal hitz indonesiarretik ("bihurri" esan nahi du) eratorritako nakai hitzaren batura da.[7] 2020ko abenduan aurkeztu zuen Baimenik Gabe lehen diskoa Durangoko Azokan.[2][8] Album horretan, askatasuna sustatzen duten letrei esker, gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak deuseztatu nahi ditu. 2021ean EP bat atera zuen, Maitia izenekoa. Hor, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira, bost abestiren bidez: lehen maitasunetik hasi, maitasun toxikotik igaroz, norberaren maitasuna, maitemina eta benetako maitasuna lortu arte. Bestalde, bi single atera zituen: 15K (Hamabostmila) eta Nahikoa Dela, Beldur Barik 2021 lehiaketaren abestia izan zena. 2022an TIRA singlea atera zuen. DiskografiaAlbumakEP-akSingleak
Erreferentziak
Information related to Kai Nakai |