Jura (Eskoziako gaeleraz: Diùra) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da, Argyll eta Bute eskualdeko hirugarrena tamainan, baina populazio oso baxua du, 196 biztanle baino ez (2011). Herri handiena Craighouse da.
Etimologia
Norvegieraz Dyrøy izenak "piztien uhartea" esan nahi du.
Geografia
Eskozia eta Islay uhartearen artean kokaturik dagoen uharte luzea da. Paps of Jura mendiak daude mendebaldean. Hiru mendiren multzoa da:
- Beinn an Òir ("urrezko mendia"), 785 metro.
- Beinn Shiantaidh ("mendi sakratua"), 755 metro.
- Beinn a' Chaolais ("itsasarteko mendia"), 734 metro.
Historia
Aurrehistoriatik populatua izan da uhartea.
IX mendean vikingoak iritsi ziren uhartera eta 1098 eta 1266 artean Norvegiako erresumaren barnean egon zen. 1266an Eskoziak eskuratu zuen, Donald leinuak. 1493an MacLean leinuak uhartearen iparraldea konkistatu zuen eta 1506tik aurrera Campbell leinuaren esku gelditu zen.
XVIII mendetik aurrera emigrazio handiak izan ziren eta uhartea ia populaziorik gabe gelditu zen. XX mendean Campbelltarrek uhartea zatika saldu zuten.
1946 eta 1950 artean George Orwell idazle britainiarra bertan bizi izan zen.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
-
-
-
Paisaia.
-
Paisaia.
-
Skervuile itsasargia.
Kanpo estekak