Rockall[1]Ipar Atlantikokoirla txiki eta arrokatsua da. Haitza desagertutako sumendi baten zatia da. 25 metrotako zabalera izango du oinarrian eta 22 metrotako altura hartzen du itsas mailatik. Haitzeko behin betiko biztanle bakarrak mangolinoak eta bestelako moluskuak dira. Itsas hegazti gutxi batzuek, hala nola kaioek, martinek eta zangek udan atseden hartzeko erabiltzen dute arroka.
Ezinezkoa da bertan bizitzea. Ez dago ur iturri naturalik.
Kokapena
Eskoziako St Kilda biztanlerik gabeko irlatik 301,4 kilometro mendebaldera dago eta North Uist irlako Hogha Gearraidh herrixkatik 368,7 kilometrora. Irlandako ErrepublikakoDonegaletik 424 kilometro ipar-mendebaldera dago.