Julia Álvarez Resano (Alesbes, Nafarroa Garaia, 1903ko abuztuaren 10a - Mexiko Hiria, 1948ko maiatzaren 19a) euskal irakasle, kazetari eta politikaria izan zen. Espainian emakumezko lehenengo gobernadore zibila izan zen.
Biografia
Zuzenbidea eta irakasle-ikasketak egin ondoren, jaioterrian andereño bilakatu zen. Hasieran Partido Republicano Radical Socialista eta gero PSOE eta UGTren kidea izan zen. Haren lan publikoan beti feminista eta antifaxista bezala agertu zen. Gerra aurreko ¡¡Trabajadores!! astekarian hezkuntzari buruzko saila idazten zuen. 1933an Kongresurako hauteskundetara Gipuzkoa eta Nafarroako zerrendetan aurkeztu zen 1935ean Amancio Muñoz de Zafra diputatua ezkondu zuen. Agrupación de Mujeres Antifascistas elkartean paper garrantzitsua jokatu zuen. 1936an Madrileko Frente Popularreko zerrendetan diputatu postua lortu zuen. 1937an Ciudad Realeko Gobernadore Zibileko kargua onartu zuen. Kargu hau utzi behar izan zuen bere senarra gaixotu zenean. Senarra hilda, 1937an, Frantzian erbesteratu zen. Han Espainiatik ihes egiten zuten errepublikanoak Ameriketara bidaltzeko lanetan lagundu zuen. Baina PSOE barruan komunista bezala ikusita zegoen eta poliki-poliki baztertua izan zen. 1944tik 1945ra Toulousen El Socialista aldizkariaren bertsio ez-ofiziala zuzendu zuen; bertan komunistekin elkarlana defenditu zuen. Arazo ekonomikoak zirela eta, azkenik Mexikora joan behar izan zuen. Ordurako gaixorik eta erabat etsituta zegoen intelektual nafarra eta, azkenik, 1948an, hil egin zen[1].
Erreferentziak
- ↑ Mari Karmen Gil: "Breve diccionario de mujeres vascas en el exilio", 100-101 or.
Bibliografia
Kanpo loturak