Juan José Baños Loinaz (Bilbo, 1955) bizkaitar kazetaria da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kazetaritza eta zuzenbidea ikasi zituen. Deia egunkariko zuzendari izan zen Baños, 1996tik 2005era; Itelazpi sozietate publikoaren zuzendari orokorra, 2013tik 2017ra; eta 2020ko otsailean Noticias Taldeko zuzendari nagusi izendatu zuten, Deia-ren gidaritza berriro hartzearekin batera.[1] 2021eko martxoan Espainiako Kongresuak, halaber, RTVEko administrazio kontseilu berriko kide izendatu zuen.
Erreferentziak