Joy Harjo

Joy Harjo

23. United States Poet Laureate (en) Itzuli

2019 - 2022
Tracy K. Smith (en) Itzuli - Ada Limón (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTulsa1951ko maiatzaren 9a (75 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaMuscogeea
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMexiko Berriko Unibertsitatea 1976) Artean graduatu : hitz neurtu
Iowako Unibertsitatea 1978) Master of Fine Arts (en) Itzuli : creative writing (en) Itzuli
Institute of American Indian Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Muscogee (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, musikaria, idazlea, haur literaturaren idazlea, gidoilaria, irakaslea eta klimaren aktibista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLeslie Marmon Silko, Flannery O'Connor eta Simon J. Ortiz
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoahitz neurtua

joyharjo.com
Instagram: joyharjoforreal Musicbrainz: 8bae7ec5-3390-4259-ae9a-7c7c4409cc36 Discogs: 1764331 Edit the value on Wikidata

Joy Harjo (Tulsa, Oklahoma, AEB, 1951ko maiatzaren 9a) estatubatuar poeta, musikagile, dramaturgo eta idazlea da. Estatu Batuetako Olerkari Saridunen artean dago, XXIII.a izan zen, eta ohore hori zuen lehen amerikar indigena. Harjo Muscogee Nazioko kidea da.[1]

Mende amaierako amerikar indigenen literatur berpizkundearen bigarren olatuan egile garrantzitsua izan zen. Estatu Batuetako Arte Indigenen Institutuan ikasi zuen, Mexiko Berriko Unibertsitatean lizentziatura egin zuen 1976an eta Iowako Unibertsitatean Arte Ederretan masterra osatu zuen sormenezko idazketa programan.

Liburuak eta bestelako argitalpenak idazteaz gain, Harjok Estatu Batuetako unibertsitate ugaritan irakatsi zuen, nazioartean jardun zuen poesia irakurketetan eta musika ekitaldietan, eta bere jatorrizko musikaren zazpi album kaleratu zituen. Harjok bederatzi poesia liburu eta bi haur liburu saritutakoak argitaratu zituen, The Good Luck Cat eta For a Girl Becoming. Bere liburuen artean daude Poet Warrior (2021), An American Sunrise (2019), Conflict Resolution for Holy Beings (2015), Crazy Brave (2012) eta How We Became Human: New and Selected Poems 1975–2002 (2004). 2017ko Ruth Lilly poesia saria jaso zuen, Estatu Batuetako Olerkarien Akademiaren Wallace Stevens saria, National Endowment for the Arts-en bi beka, Guggenheim beka bat eta Tulsako artistentzako beka bat, besteak beste. 2019an, Poeta Estatubatuarren Akademiako buru aukeratu zuten. Harjok For Girls Becoming sortu zuen, Mvskokeko emakume gazteentzako arte-tutoretzako programa bat, eta batzordeko kide sortzailea eta Native Arts & Cultures Foundation-eko presidentea izan zen.[2][3]

AEBetako Poeta Saridun gisa bere proiektu bereizgarria "Nazio biziak, hitz biziak: jatorrizko herrien poesiaren mapa" deitu zen, eta "AEBetako mapak egitea zuen ardatz jatorrizko nazioetako poetekin eta poemekin".[4]

Bizitza

Harjo 1986an.

Harjo 1951ko maiatzaren 9an jaio zen Tulsan, Oklahoman. Aita, Allen W. Foster, Muscogee zen, eta ama, Wynema Baker Foster, Cherokee eta Arkansasko estatubatuar-europarra. Muscogee Nazioko (Creek) kide bezala, Harjok bere aitaren aldeko amonaren abizena hartu zuen.[5][6][7]

16 urte zituela, Harjo Ameriketako Arte Indigenen Institutura joan zen, Santa Feko (Mexiko Berria) BIAko barnetegira, bigarren hezkuntzako ikasketak egitera. Harjori asko gustatzen zitzaion margotzea, eta adierazteko modu bat eskaintzen ziola konturatu zen. Harjok bere izeba Lois Harjo Ball izan zuen inspirazio iturri, margolaria baitzen.[8][9][10]

Medikuntza aurreko ikasle gisa matrikulatu zen Harjo Mexiko Berriko Unibertsitatean. Baina arte ikasketetara aldatu zen lehen urtearen ondoren. Ikasketa horien azken urtean, idazketa sortzailea landu zuen eta amerikar jatorrizko nazioetako idazle ezberdinetan inspiratu zen. 1976an graduatu zen. Harjok Iowako Unibertsitatean lortu zuen arte ederretako masterra sormenezko idazketan, 1978an. Zinema eskolak ere hartu zituen Santa Fe-ko Anthropology Film Center-en, Mexiko Berrian.[11][12][13]

Ibilbide profesionala

Harjok Estatu Batuetako Arte Indigenen Institutuan irakatsi zuen 1978tik 1979ra eta 1983tik 1984ra. Arizonako Estatu Unibertsitatean, Coloradoko Unibertsitatean, Arizonako Unibertsitatean eta Mexiko Berriko Unibertsitatean ere eskolak eman zituen.

Harjok saxofoi altua jo izan du Poetic Justice bandarekin, aldizkari literarioak argitaratu eta gidoiak idatzi. 1995ean, Harjok Lifetime Achievement Award saria jaso zuen, Native Writers' Circle of the Americas-ek emandakoa.[14][15]

2002an, Harjok PEN/Beyond Margins saria jaso zuen A Map to the Next World: Poetry and Tales lanagatik. 2008an, Arte eta KulturaIndigenen Fundazioaren sortzaile eta zuzendari gisa parte hartu zuen, eta bertako Aholku Batzorde Nazionaleko kide izan zen. Harjo Illinoiseko Unibertsitateko Amerikako Indiar Ikasketen Programako fakultatean sartu zen 2013an, Urbana Champaign hirian.[16][17][18][19]

2016an, Harjo Knoxvilleko Tennessee Unibertsitateko Ingeles Departamentuko Bikaintasun Katedra betetzeko izendatu zuten. 2019an, Estatu Batuetako Poeta Sariduna izendatu zuten. Sari hori jaso zuen lehen amerikar indigena izan zen.[20][21]

Literatura

Harjok lan ugari idatzi zituen poesia, liburu eta antzezlan generoetan. Harjoren lanek askotan norberaren izatea, arteak eta justizia soziala bezalako gaiak azaleratzen zituzten.[22]

Harjok amerikar jatorrizko nazioen ahozko historia erabiltzen zuen arazo horiek erakusteko mekanismo gisa, eta "idatzizko testua ahozkotasun finkoa" dela uste zuen. Ahozko tradizioaren erabilera gailentzen zen Harjok zuzendutako hainbat literatur irakurketen eta musika emanaldien bidez. Ahozko tradizioarekin jarraitzeko bere metodoen artean ipuin kontaketa, kantua eta ahotsaren inflexioa zeuden publikoaren arreta erakartzeko. Poesia irakurtzen zuen bitartean, "[bera] ez zen irudi batekin hasten, soinu batekin baizik", eta hori interpretazioan adierazten zituen ahozko tradizioen adierazle zen.[23][24]

1975ean argitaratu zuen lehen liburua, The Last Song izenekoa, eta bederatzi poema zituen. Harrezkero, bederatzi poesia liburu idatzi zituen, tartean An American Sunrise ( 2019) oso txalotua, Oklahoma Book Award 2020 saria irabazi zuena; Conflict Resolution for Holy Beings (2015), Griffin Sarirako aurrehautatua izan zena eta Liburutegien Elkarte Estatubatuarrak urteko Liburu nabarmena izendatu zuena; eta In Mad Love and War (1990) American Book Award eta Delmore Schwartz Memorial Award sariak jaso zituena. Bere lehen memoria-liburuak, Crazy Bravek, PEN USA literatur saria jaso zuen eta American Book Award saria; eta bigarrena, Poet Warrior, WW Nortonek argitaratu zuen 2021eko udazkenean.[25][26]

Hainbat liburu argitaratu zituen: saritutako bi haur-liburu, The Good Luck Cat eta For a Girl Becoming; Stephen Strom argazkilari/astronomoarekin lankidetza bat; Ipar Amerikako jatorrizko nazioetako emakumeen idazkeraren antologia bat; hainbat gidoi eta prosazko elkarrizketen bilduma; eta, hiru antzezlan, Wings of Night Sky, Wings of Morning Light, A Play.[27]

Harjoren poesia sarien artean, Poetry Foundationek ibilbideari emandako Ruth Lily Saria, AEBetako Poeten Akademiaren Wallace Stevens Saria, New Mexikoko Gobernadorearen Arteen Bikaintasunaren Saria, PEN USAren Literatur Saria, Lila Wallace-Reader's Digest Fund Writers saria, Poets & Writers Jackson Poesia saria, Rasmuson US Artist Fellowship beka, bi NEA beka eta Guggenheim beka bat. Bere poesia LUCY espazio-ontziko plaka batean dago, NASAk 2021eko udazkenean jaurtitakoa eta Jupiterren troiarren lehen aitortza.[27]

Poesia

Harjo standing
Harjo, Kongresuko Liburutegiak 2019an ateratako argazkia, Ohorezko Poeta edo Poeta Sariduna izendatu ondoren

Joy Harjoren nerabezaroko lehen etapetan zailak izan ziren, aitaren alkoholismoagatik eta aitaordearen abusuengatik. Hortik aurrera hasi zuen arteetan zeharreko bidaia. Gauzak adierazteko modu bat bezala pintatzen hasi zen. Aitaordeak 16 urte zituela etxetik bota ondoren, Mexiko Berriko Arte Natibo Amerikarren Institutuan egon zen eskolan, eta bertan lan egin zuen amerikar arte indigena aurkezteko modua aldatzeko. Hortik aurrera, idazketa sortzailean espezializatu zen unibertsitatean, eta amerikar jatorrizko poetak entzun ondoren poesiarekiko zuen grinari heldu zion. Hogeita bi urterekin hasi zen poesia idazten, eta The Last Song izeneko bere lehen poema liburua argitaratu zuen, idazle ibilbideari hasiera emanez.[28][29][30]

Musika

Musikari gisa, zazpi CD kaleratu zituen Harjok. Horiek beren musika nahiz amerikar jatorrizko nazoioetako beste artista batzuena aurkezten zuten.[31]

Letter From the End of the Twentieth Century (2003) hitz mintzatuko klasiko bat eta Native Joy for Real (1998) bakarkako albuma kaleratu zituenetik, Harjok sari eta aintzatespen ugari jaso zituen bere musikagatik, Native American Music Award (NAMMY) bat barne. 2008ko Winding Through the Milky Way albumari esker, urteko emakumezko artista onenaren saria jaso zuen. I Pray for My Enemies Joy Harjoren zazpigarren albuma izan zen, 2021ean kaleratua.[32]

Harjo saxofoia jotzen Kongresuko Liburutegian, 2019an

Harjo saxofoia eta flauta jotzen zituen, bakarrik eta askotan Arrow Dynamics Band taldearekin. Europan, Hego Amerikan, Indian eta Afrikan jo izan zuen, baita Ipar Amerikako hainbat eszenatokitan ere, Vancouverreko Musika Folklorikoaren Jaialdian, Atlantako 1996ko Udako Olinpiar Jokoetako Kultur Olinpiadan, Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetan, DEF Poetry Jam-en eta AEBko Liburutegiko Kongresuan, Washington D. C.-n ere bai.[27]

40 urterekin hasi zen saxofoia jotzen. Harjoren ustez, bere poemak irakurtzean, musika gehituz gero saxoa jota entzulearen bihotzera beste modu batera iritsi daikeela. Bere poemak irakurtzean, ahotsean tonu musikal batekin hitz egiten du, poema bakoitzean abesti bat sortuz.[33]

Aktibismoa

Bere sormenezko idazkeraz gain, Harjok Estatu Batuetako eta amerikar indigenen gai politikoez idatzi eta hitz egin izan du. Muscogee Nazioko kide aktiboa ere izan da, eta poesia idazten zuen "herri indigenen ahots bat" izateko asmoz.[34]

Harjoren poesiak inperialismoa eta kolonizazioa arakatzen zituen, eta horrek emakumearen aurkako indarkerian izan zituen eraginak ere bai. Honela idatzi zuen Mishuana Goeman akademikoak: "Harjoren poemen testuartekotasun aberatsak eta beste batzuekin dituzten lotura biziek eta indigenen arazoen kontzientziak, hala nola subiranotasunak, arrazak eta baldintza sozialek, oinarria ematen dute lurralde berrien barruan kolonoen egitura kolonialek espazio global ordenatu gisa duten funtzioa argitu eta lotzeko". [35]

Bere olerkietan, Harjok maiz arakatzen zuen bere Muskogee/Creek jatorria eta espiritualtasuna, nagusi zen kulturaren aurka. Iowako Unibertsitateko tesi batean, Eloisa Valenzuela-Mendozak honako hau idatzi zuen Harjori buruz: "Amerikar indigenak kolonizaziotik babestea Harjoren poetikaren oinarria da, poesiaren, musikaren eta interpretazioaren bitartez". Harjoren lanak amerikar indigenen lurrerako eskubideak eta "bere jendearen" desagerpenaren larritasuna jorratzen zituen, euren istorioak ezabatu zituzten aurreko narratibak baztertzearekin batera.[36]

Harjoren lanaren zati handi batek balioak, mitoak eta sinesmenak islatzen zituen. Irakurleengana eta publikoarengana iristen zen iraganeko akatsak ikusteko, ez bakarrik komunitate indigenenengana, baita komunitate zapalduengana ere, oro har. Amerikar indigenen eskubideen eta feminismoaren aldeko bere aktibismoa eratortzen zen gizakien, animalien, landareen, zeruaren eta lurraren arteko banaketa faltatik eta horien arteko batasunarekiko zuen sinesmenetik. Izaki bizidun guztien arteko lotura ulertzen dugunean gizakiago bihurtzen garela uste zuen Harjok. Berak uste zuen kolonialismoaren ondorioz bertako emakume amerikarrak beren komunitateetan zapalduak izan zirela, eta sexuen arteko berdintasun politiko handiagoa sustatzeko lan egin zuen.[37][38]

Poesia estatubatuar garaikideaz, Harjok esan zuen: "Poesia egiten duten belaunaldien presentzia ikusten eta entzuten dut Amerika adierazten duten kultura ugarien bidez. Ahozkotasun zeremonialetik hasi eta europar forma finkoetaraino iristen dira, kultura guztietan gertatzen diren tradizio klasikoetaraino, baita forma teoriko-abstraktuak ere, orri edo irudien oihartzuna aurkitzen dutenak. Poesiak beti islatzen du, zuzenean edo oharkabean, estatuaren egoera. Terrance Hayesen soneto amerikarrak hauteskunde osteko amodiozko poemak dira. Layli Long Soldierren poemak Lakotako zelaietatik sortzen dira, non mendeak pilatu eta odolustu egiten diren abesti berriak sortuz. Sakratua eta profanoa dena Sherwin Bitsuiren poesian lau mendi sakratuek zaindutako lurretan nahasi eta kiribiltzen dira. Amerika beti izan da multikulturala, terminoa nonahi bihurtu aurretik, kolonizazioaren aurretik, eta gerora ere hala izango da".[39]

Bizitza pertsonala

1969an, Estatu Batuetako Arte Indigenen Institutuan, Harjok Phil Wilmon ikaskidea ezagutu zuen, eta harekin seme bat izan zuen, Phil Dayn (1969an jaioa). 1971n amaitu zen bien arteko harremana. 1972an Acoma Pueblo nazioko Simon Ortiz poeta ezagutu zuen, eta harekin alaba bat izan zuen, Rainy Dawn (1973an jaioa). Ama ezkongabe gisa hazi zituen bi seme-alabak.[40][41]

Owen Chopoksa Sapulparekin ezkondu zen eta haren seme-alaben amaordea da.[42][43]

Lanak

Poesia

Editore gisa

Antologian

  • Ghost Fishing: An Eco-Justice Poetry Anthology. University of Georgia Press ISBN 978-0820353159..2018

Antzezlanak

Ez fikzioa

Haur literatura

Diskografia

Albumak bakarka

  • Letter from the End of the Twentieth Century (2003)[46]
  • Native Joy for Real (2004)[47]
  • She Had Some Horses (2006)[48]
  • Winding Through the Milky Way (2008)[49]
  • Red Dreams, A Trail Beyond Tears (2010)[50]
  • This America (2011)[51]
  • I Pray For My Enemies (2021)[52]

Joy Harjo eta justizia poetikoa

  • Mende amaierako gutuna XX (1997)

Erreferentziak

  1. ShareAmerica. (2022-03-09). «Poetisa de EE. UU. Joy Harjo: “Siempre hay un poema que puede cambiarte la vida”» ShareAmerica.
  2. por. 13 poemas de Joy Harjo – siwarmayu. .
  3. Adler, Sarah Elizabeth. «Joy Harjo, poeta laureada dice que la edad no la define» AARP.
  4. «Story Map Cascade» Library of Congress.
  5. «About Joy Harjo» poets.org (Academy of American Poets).
  6. «Remembering the life of Wynema Pickett 1931 - 2011» obituaries.claremoreprogress.com.
  7. «Harjo, Joy | The Encyclopedia of Oklahoma History and Culture» www.okhistory.org.
  8. King, Noel. (2019-06-21). «Meet Joy Harjo, The 1st Native American U.S. Poet Laureate» NPR.
  9. Napikoski, Linda. (2017-03-18). «Joy Harjo: Feminist, Indigenous, Poetic Voice» ThoughtCo.
  10. Joy Harjo Biography. .
  11. Moffett, Penelope. (1989-02-10). «A Poet's Words From the Heart of Her Heritage» Los Angeles Times.
  12. «Librarian of Congress Names Joy Harjo the Nation's 23rd Poet Laureate» University of Iowa Writers Workshop.
  13. «Harjo, Joy | The Encyclopedia of Oklahoma History and Culture» www.okhistory.org.
  14. Poets, Academy of American. «About Joy Harjo | Academy of American Poets» poets.org.
  15. «Lifetime Achievement Awards from the Native Writers Circle of the Americas» www.hanksville.org.
  16. «PEN Open Book Award Winners» PEN America 2016-04-29.
  17. Pogrebin, Robin. (2009-04-21). New Group Is Formed to Sponsor Native Arts. .
  18. «NACF National Leadership Council Members» Nativeartsandcultures.org.
  19. «Current News, American Indian Studies Program, University of Illinois at Urbana-Champaign» Ais.illinois.edu (University of Illinois at Urbana-Champaign).
  20. The Creative Writing Program Welcomes Joy Harjo to the Faculty as a Professor & Chair of Excellence | Department of English. .
  21. «Joy Harjo will serve a rare third term as U.S. poet laureate» PBS NewsHour 2020-11-19.
  22. Kingsbury, Pam. (2002-06-15). «Review: Harjo, Joy. How We Became Human: New and Selected Poems.» Library Journal.
  23. Acosta, Belinda. (2014). «Review: Joy Harjo. Crazy Brave: A Memoir.» Prairie Schooner: 160+.  doi:10.1353/psg.2014.0140..
  24. Scarry, John. (1994). «Joy Harjo: Overview.» Reference Guide to American Literature.
  25. Foundation, Poetry. (2022-05-24). «Joy Harjo» Poetry Foundation.
  26. «Joy Harjo» Library of Congress.
  27. a b c «Joy Harjo Official Site» Joy Harjo.
  28. Joy Harjo's 'Crazy Brave' Path To Finding Her Voice. .
  29. ShareAmerica. (2022-03-09). «Poetisa de EE. UU. Joy Harjo: “Siempre hay un poema que puede cambiarte la vida”» ShareAmerica.
  30. «Joy Harjo Biography» Joy Harjo Biography.
  31. «About Joy Harjo» Joy Harjo.
  32. First Native American Poet Laureate, Joy Harjo releases new album "I Pray For My Enemies" – Skope Entertainment Inc. .
  33. Root, William Pitt. (2005). «About Joy Harjo» Ploughshares 30 (4): 184..
  34. Scarry, John. (1994). «Joy Harjo: Overview» Reference Guide to American Literature.
  35. Goeman, Mishuana. ((2013)). Mark My Words: Native Women Mapping Our Nations. University of Minnesota Press, 119 or..
  36. Valenzuela-Mendoza, Eloisa. (2014). «"Tending to the past": The Historical Poetics of Joy Harjo and Natasha Trethewey» Iowa Research Online 1 (7).
  37. Suzack, Cheryl; Huhndorf, Shari; Perreault, Jeanne; Barman, Jean. ((2013)). «Indigenous Women and Feminism: Politics, Activism, Culture». Diffractions. Graduate Journal for the Study of Culture (1): 3..
  38. Suzack, Cheryl; Huhndorf, Shari; Perreault, Jeanne; Barman, Jean. (2013). «Indigenous Women and Feminism: Politics, Activism, Culture» Diffractions. Graduate Journal for the Study of Culture (1): 3..
  39. «An Interview with Joy Harjo, U.S. Poet Laureate» poets.org 2019-06-19.
  40. (Ingelesez) Dunaway, David King; Spurgeon, Sara L.. (2003). Writing the Southwest. UNM Press ISBN 978-0-8263-2337-8. (kontsulta data: 2026-03-07).
  41. «Joy Harjo: An Interview» Poets & Writers 1993-07-01.
  42. «LUCKY HEART by Joy Harjo (Joy Harjo-Sapulpa) December 27, 2017» Native America Humane Society.[Betiko hautsitako esteka]
  43. «Group Blog Home» www.knoxvilletn.gov.
  44. Harjo, Joy. (1990). In mad love and war.. ISBN 978-0-8195-1182-9. OCLC 19739462..
  45. Harjo, Joy. «Perhaps the World Ends Here» Kalliope, A Journal of Women's Art and Literature 20 (3): 47..
  46. «Letter From The End of the Twentieth Century - album by Joy Harjo» Joy Harjo.
  47. «Native Joy For Real an album by Joy Harjo» Joy Harjo.
  48. «She Had Some Horses» Joy Harjo.
  49. «Winding Through The Milky Way an album by Joy Harjo» Joy Harjo.
  50. «Red Dreams, Trail Beyond Tears an album by Joy Harjo» Joy Harjo.
  51. «This America» Joy Harjo.
  52. «I Pray for My Enemies» Joy Harjo.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.