José de Lima (Tiros, 1924ko otsailaren 21a – Sete Lagoas, 2013ko ekainaren 12a) brasildar elizgizona izan zen.
Bizitza
Frederico José Lima eta Maria Aniceta de Limaren semea[1], Tirosen jaio zen 1924ko otsailaren 21ean[2]. Marianako artxidiozesiako San Jose apaizgaitegian filosofia eta teologia ikasi zituen[3]. Historian eta moralean espezializatu zen[2]. 1948ko abenduaren 8an apaiztu zen Bom Despachon[2]. São Gotardoko (Minas Gerais) parrokoa izan zen 20 urte baino gehiagoz[3].
1973ko apirilaren 13an Paulo VI.a aita santuak Itumbiarako apezpiku izendatu zuen. Urte bereko uztailaren 15ean apezpiku ordenatu zuten São Gotardon[4]. In Caritate (euskaraz: «Maitasunean»)[5] leloa hautatu zuen[3].
1981eko ekainaren 7an Sete Lagoasko apezpiku bihurtu zen. 1999ko urriaren 27an erretiroa hartu zuen[4]. Geroztik Sete Lagoasen bizi zen[2].
2013ko ekainaren 12an hil zen[3]. Sete Lagoasko San Antonio katedralean hobiratu zuten[1].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak